“Elgoibar mugitu egiten da, aktibo dago eta aurrera egiten jarraitu behar du. Horregatik, hautagaitza hau osatzen dugun kide bakoitza ideia eta proiektu berriak martxan jartzeko ilusioz gatoz. Elgoibarren alde apaltasunez lan egiteko gogoa dugun taldea, kudeaketa parte-hartzaile, kolaboratibo eta eraginkor baten bidez” nabarmendu du Gurrutxagak.
Maialen Gurrutxaga Elgoibarko alkategai jeltzaleak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko den zerrenda osoa aurkeztu du. Kalebarren plazan egindako ekitaldian, bere lantaldea osatzen duten kideen berri eman du, baita hurrengo legegintzaldirako ezarri dituzten helburuen berri ere.
“Elgoibar mugitu egiten da, aktibo dago eta aurrera egiten jarraitu behar du. Horregatik, gaur elgoibartarrei aurkeztu zaien hautagaitza hau osatzen dugun kide bakoitza ideia eta proiektu berriak martxan jartzeko ilusioarekin gatoz. Elgoibarren alde apaltasunez lan egiteko gogoa dugun talde batek, kudeaketa parte-hartzaile, kolaboratibo eta eraginkor baten bidez”, hautagaiak nabarmendu duen eran. “Talde bat daukat, elkar babesten eta osatzen gara, eta esperientzia handiko alderdi politiko baten parte naiz. Talde-lana oso garrantzitsua da guretzat”.
“Oso eskertuta nago taldekide guztiei proiektu honek hasieratik erakutsitako ilusioagatik eta konpromisoagatik eta, bereziki, Elgoibarren eta elgoibartarren etorkizuna eraikitzen jarraitzeagatik. Proiektu sendo bat prestatu dugu udalerriaren eta bere herritarren alde lan egiteko, eta elgoibartarrekin batera egiteko gogo handiarekin gaude”, adierazi du Gurrutxagak.
Gurrutxagak 2023-2027rako lehentasunezko lan-ardatzak ere nabarmendu ditu: pertsonak eta haien ongizatea, industria eta esparru sozioekonomikoa, eta lankidetzaren eta herritarren parte-hartzearen esparrua. Horri lotuta, hainbat proiektu nabarmendu ditu, hala nola Errezabal egoitza eraikitzea, anbulatorio berria, gazteentzako politika sendoak garatzen jarraitzea etxebizitzaren, auzoetako irisgarritasunaren, industria-sarearen babesaren eta kalitatezko enpleguaren sorreraren arloan, eragileen lanari balioa ematea eta lankidetza sustatzea, besteak beste.
“Legegintzaldi berri honetarako, EAJ-PNVk Elgoibar hobea nahi du elgoibartarrentzat, eta nire taldea funtsezkoa izango da zeregin horretan”. Honako hauek osatzen dute taldea: