Jon Antxordoki alkategaia buru zutela EAJ-PNVren Lasarte-Oriako hautagaitza aurkeztu da

“Gaztetasuna eta eskamentua batzen duen talde honekin herria gidatu eta Lasarte-Oria hobea egin nahi dugu”

Jon Antxordoki alkategaia buru zutela EAJ-PNVren Lasarte-Oriako hautagaitza aurkeztu da 12Apirilak
2023
2023 ApirilaK 12 |
LASARTE-ORIA

PARTEKATU

Jon Antxordoki alkategaia buru zutela, Lasarte-Oriako EAJ-PNVren udal-hautagaitzaren aurkezpena egin da Tximistarreta parkean.

Jon Antxordokiren hitzetan, “hautagaitza irekia, sendoa, gaztea eta eskarmentua duena aurkezten dugu,  Lasarte-Oriaren izaeraren adierazle bikaina. Kudeaketan eskarmentua duena, baina baita herrigintzan eta auzogintzan ere, norbera bakoitzak lan handia egin duelako. Hanka instituzionala eta hanka soziala dituen taldea aurkezten dugu. Herrian dena emateko eta herriarekin lan egiteko prest. Lasarte-Oriak behar dituen proiektuak lehenbailehen aurrera eramateko pertsona eraginkorrak eta arduratsuak aurkezten ditugu”.

EAJ-PNVren alkategaiak, Jon Antxordokik, taldearen sendotasuna azpimarratu nahi izan du: “herria gidatu nahi dugu Lasarte-Oria hobea egiteko, ilusioz beterik eta gure herriko jendearengan sinetsiz. Gure herriaren alde lan egingo duen hautagaitza indartsua osatzen dugu, gaztetasuna eta eskarmentua batu ditugu. alderdikide eta independente talde zabala elkartu baikara”.

Jon Antxordoki alkategaiak elkarlanaren beharra azaldu du: “EAJ-PNVren hautagaitza osatzen dugunok Lasarte-Oriako gizarte-eragileen ehunean sinesten dugu, eta ohituak gara auzolanera, Lasarte-Oria barru-barrutik ezagutzen baitugu.”

Hauek izango dira EAJ-PNV hautagaitzaren lehen hautagaiak:

1.- Jon Antxordoki Rekondo

2.- Anne Ugarteburu Cialceta (independentea)

3.- Goizalde Pildain Narvarte

4.- Ainara Elicechea Beitia (independentea)

5.- Aitor Lucero Dominguez (independentea)

6.- Estitxu Alkorta Barragan

7.- Eneko Martinez Lizardi (independentea)

8.- Itziar Arroyo Carrera

9.- Daniel Corman Santamaria

10.- Sergio Lucas Fernandez

11.- Ramon Ormazabal Mendiguren (independentea)

Eta, horrekin batera, Jon Antxordokiren hitzetan, “EAJ-PNVko ordezkariok kudeaketan eskarmentua dugu, eta herritarren eta erakundeen arteko elkarlanean sinetsi eta praktikan jartzen ohituak gara, horregatik ere Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik egingo dugu lan. Elkarlan honek garrantzi du Euskadi osoan, eta bereziki Lasarte-Orian. Lasarte-Oriaren alde lan egin eta borrokatuko dugu, guztiok nahi dugun herri sendoa izan dadin.”

Interesatu Zaitez