Lehen sektorearekiko konpromisoa berretsi du Elixabete Etxanobek eta babesa emateko “ibilbide orri argia” aurreratu du

EAJ-PNVk Bizkaiko ahaldun nagusirako aurkezten duen hautagaiak ziurtatu du laguntza etengabea izango dela “solaskidetza jarraituaren bidez eta guztien beharrizanak entzunez”

Lehen sektorearekiko konpromisoa berretsi du Elixabete Etxanobek eta babesa emateko “ibilbide orri argia” aurreratu du 02Apirilak
2023
2023 ApirilaK 02 |
BBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Aldundiak jarraituko du Bizkaiko nekazari eta abeltzainei laguntzen. Ustiapenak errentagarriagoak izan daitezen, edozein arazori aurre egiteko prest eta prestatuta. Ibilbide orri argi bat daukagu lehen sektoreari laguntzeko”. Hauxe izan da Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko ahaldun nagusigai eta Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak gaurko ekitaldian hitza hartzean zabaldu nahi izan duen mezu nagusia. Ildo beretik aurreratu du “etengabeko elkarrizketari” eutsiko diola “esparru hauetan lan egiten duten pertsonen beharrizanak entzunez”.

Hautagai jeltzalearen esanetan “laguntza ekonomikoak emango ditugu belaunaldi berriak sektorean sar daitezen errazteko, tresneriak modernizatzeko edo instalazioak berritzeko”, bai eta “nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapenen errentagarritasuna hobetzeko neurriak hartuz” ere eta “administrazioarekiko izapideak erraztuz” eta “digitalizazio prozesuetan lagunduz”, aurreratu du Etxanobek. Zalantzarik gabe “egiten duten lana goresten eta babesten dugu, batez ere egungo momentuan, horren ageriko zailtasunekin”, azaldu du. “Arazo honen jatorria ezin dugu kontrolatu, baina lanean jarraituko dugu ondorioak leunagoak izan daitezen, baserritarrei lagunduz, halako egoeran daudenean baldintzarik onenetan ere egon daitezen arazo horiei ondo erantzuteko”, ziurtatu du.

Egungo ekitaldi politikoan izan dira Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidentea; Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramailea; Amaia Antxustegi, Jasangarritasun eta Ingurune Naturaleko foru diputatua; Arantza Atutxa, Nekazaritzako foru zuzendaria, eta EAJ-PNVren Txorierriko alkategaiak. Zerrendaburu guztien izenean hitza hartu du Borja Ramirezek, Larrabetzuko alkategaiak, eta bere hitzaldian aurreratu duenez “abentura berri honetan ondoan dudan lantaldearekin batera denboratxoa daramagu herritarren beharretara eta beraiekin elkarlanean egin den programa lantzen. Zorroztasunez gauzatuko dugu, konpromiso eta ilusio handiarekin. Eta, batez ere, orain arte egin dugun bezala, ematen dugun hitza betez”. Ondoren zerrendatu ditu maiatzeko hauteskundeen ondoren alkatetzara iristen bada gauzatuko dituen jardunak baina, gaurko ekitaldian jorratu den gai nagusiari helduz nabarmendu duenez “esparru horiek guztiak estimulatzen lagunduko diguten proiektuak bideratu behar ditugu. Udal zergak edo tasak murriztuz, hobariak emanez edo ustiapenetan egin beharreko lanak diruz laguntzeko partidak handituz”.

Interesatu Zaitez