Ana Rubio Andrések ziurtatu du “pozgarria” dela Gamiz-Fikaren etorkizuna gidatzeko ohorea izatea

Egungo alkateak balioetsi nahi ditu, bai eta eskertu ere, Asier Larrabe Uriarte alkate ohiaren ibilbide eta konpromisoa, zeinaren eskutik legealdi erdian aginte makila hartu baitzuen

Ana Rubio Andrések ziurtatu du “pozgarria” dela Gamiz-Fikaren etorkizuna gidatzeko ohorea izatea 31Martxoak
2023
2023 MartxoaK 31 |
GAMIZ-FIKA

PARTEKATU

Ana Rubio Andrés (Gamiz-Fika, 1969) izango da EAJren alkategaia maiatzean egingo diren hauteskundeetan. Egungo alkateak aginte makila hartu zuen 2020ko abenduan EAJren aurreko alkate eta hautagai Asiera Larrabe Uriarteren eskutik. Hautagaiak aitortu du orduko “ohore eta erantzukizun berberak” dituela. “Izan zen eta da ilusio handia eragin didan momentua, bai eta poztasun handia ere, Gamiz-Fikaren etorkizuna lideratu ahal izatea ere”, aitortu du. “Argi izan nire indar guztiekin lan egiten jarraituko dudala eta kalean bertan aurkituko nauzuela herrikideen ardurak entzuteko eta ulertzeko, beti gauzak zuzentasunez egiteko asmoarekin. Hori dena, proiektu ederrak garatzen jarraitu ahal izateko eta Gamiz-Fika gure eskualdean erreferentea izan dadin lortzeko”.

Rubiok aditzera eman duenez, azken urteotako gogortasuna gorabehera eta nagusitu den ziurgabetasunarekin ere, EAJ-PNVk kudeaketa zorrotz eta gardena egin du eta ia-ia bete dira 2019an planteatu zuen ibilbide orrian jasotako proiektuak, exekuzioa ia %90era iritsi baita. Ildo beretik esan du hitzarmena izenpetu dela Gamizen biribilgune bat egiteko; uren hornikuntzarako bigarren mailako sarea berriztu da; udaletxeko irisgarritasuna hobetu da, igogailu bat jarri;Euskara eta Berdintasun planak abian jarri dira; bai eta memoria historikoa berreskuratzeko lanak ere edo herritar nagusienen etxebizitzetan suteak prebenitzeko gailuak instalatzeko programa ere.

Baina, “ibilbide orri hori zabaldu dugu gure herrikideekin egin dugun etengabeko entzute eta laguntza-lanetik atera ditugun proiektuekin”, azpimarratu du. Zentzu honetan “enplegua sortzeko planak bultzatu ditugu, zerbitzu publikoak hobetu dira, udal instalazioetan mantentze eta berritze lanak eginez eta askotariko jarduerekin gure udalerriaren garapen jasangarriari lagunduz”. Lankidetza honen emaitza dira, esate baterako, Fikako plazaren eraberritzea eta eliza inguruko hobekuntza lanak eta gune horretan herriko nagusientzat sortu den parke bio-osasungarria; URArekin elkarlanean hasi diren lanak uholde arriskua izan dezaketen guneak hobetzeko (Gamizen bereziki); Gamiz eta Fikako futbito-zelaien berrikuntza; zabor edukinontzien eraberritze integrala, edukiera handiagoarekin eta irekitzeko errazago jarriz, gaikako bilketarako gune berriekin eta Garbigune mugikorraren zerbitzua martxan jarriz; Burdin- Hesiaren eta Atxispeko Kepa Deunaren baselizaren arteko ibilbide zirkular bi eta udal brigadarako eta udal teknikari lantalderako langile berriak kontratatu izana Gaztedi Planarekin, Mungialdeko Enplegu Planarekin eta Administrazio publikoko lehen esperientzia hartzeko planarekin elkarlanean, besteak beste.

Alkateak aprobetxatu nahi izan du, halaber, Larrabek eta bere lantaldeak Udalean eman dituzten urte hauetan guztietan egin duten lana eskertzeko, bai eta beren “dedikazio, konpromiso eta esfortzua” ere “eguneroko lanean laguntzaile ditudan udal langileei”. “Niretzat ohore bat da lantalde hau izatea, pertsona zintzoak dira, gure udalerria maite dutenak eta bere mesedetan lan egiten dutenak. Zorioneko sentitzen naiz, talde lana horren ondo ulertzen duten pertsonek inguratzen nautelako”, eskertu du. “Denon artean lortu dugu Udalaren buru izatea onartu nuen helburua lortzea: Herrikideen bizimodua hobetzea. Eta, nire konpromisoa da bide beretik jarraitzea”, aurreratu du.

Interesatu Zaitez