Euskal Taldeak pentsioen erreforma babestu du “beharrezko” jotzen duelako, baina Espainiako gobernuari eskatu dio kooperatiben berezitasuna berma dezala

Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak gaur bertan berretsi den Lege Dekretuaz esan du “errealista” dela, baina deitoratu du “hutsegitea“ ere badela erregimen juridiko berberean langile autonomoak eta kooperatibistak homologatzea

Euskal Taldeak pentsioen erreforma babestu du “beharrezko” jotzen duelako, baina Espainiako gobernuari eskatu dio kooperatiben berezitasuna berma dezala 30Martxoak
2023
2023 MartxoaK 30 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak Kongresuan eztabaidatu den pentsioen erreformaren alde bozkatu du gaur. Hala egin du “beharrezko” eta “errealista” jo duelako, baina aldi berean esan dute gai batzuk “zalantzagarriak” direla, besteak beste kooperatiben berezitasunaren bermerik aurreikusi ez izana.

“Ulertzen dugu neurri handi batean erreforma beharrezkoa zela, baina zalantzagarria ere bai hainbat alorretan, eta epe laburrean zuzendu ahal izatea espero dugu”, baieztatu du Iñigo Barandiaran diputatuak. Hain zuzen ere, diputatu jeltzaleak baieztatu du “hutsegitea“ dela erregimen juridiko berean errealitate ezberdinak homologatzen saiatzea”, kooperatibisten egoera gogoan, Euskadin ia 130.000 pertsona direlarik. Horregatik, azken asteotan zehar, EAJ-PNVk Espainiako gobernuaren eta sektore horren arteko solaskidetza ahalbidetu du kooperatiben berezitasuna ordenamendu juridikoan jasotzen saiatzeko. Akordioa oraindik ezin izan da lortu baina Euskal Taldeak erreklamatzen jarraituko du.

Bestalde, Barandiaranek positibotzat jo ditu Lege Dekretuan bekadunentzat edo prestakuntza-praktikak egiten dituztenentzat ezarritako neurriak, hala nola kontingentzia arruntengatiko kuoten % 95eko hobaria, baina deitoratu du oraindik konpontzeke dagoela hobari horien kudeaketari buruzko gaia. “Hobari horiek 300 mila pertsona baino gehiagori eragiten diete Euskadin, eta milioi eta erdi ingururi Estatu osoan”. Era berean, Barandiaranek adierazi du irtenbide bat eman behar zaiola arautu gabeko prestakuntzako ikasleen praktikak geratzen diren linboari.

Azkenik, diputatu jeltzaleak Escrivá ministroari ohartarazi dio EAJk gaixotasun larriak dituzten familientzako prestazioak hobetzeko helburuarekin jarraituko duela. Barandiaranek bere hitzaldian gogorarazi duenez, Euskal Taldea izan zen babes hori 18 urtetik 23 urtera zabaltzea lortu zuena, 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan sartutako zuzenketa baten bidez. Espainiako Gobernuak jarraitzen du zuzenketa horretan, eta adin-muga 26 urtekoa da. “Gure ustez, adin jakin bati dagokion prestazioaren finkapena ez dator bat hura justifikatzen duen premia-parametroekin. Ez da hainbeste une bateko premia baten egoera, baizik eta etengabeko mendekotasunarena, bere existentzia justifikatu behar duena; horregatik, gaiarekin jarraituko dugu adinaren parametroa desagertzen joan dadin”.

Interesatu Zaitez