Imanol Goenagak eta bere taldeak lehentasunezko 5 hobekuntza-eremu finkatu dituzte, herriko talde eta elkarte nagusien 99+1 ideiarekin eta andoaindarren ekarpenekin osatuko dituztenak
Imanol Goenaga, EAJ/PNVko alkategaiak ondoain izeneko entzute aktiborako eta ideiak biltzeko plana aurkeztu du gaur arratsaldean bere taldearekin batera. Hautagaitza aurkeztu berritan, hautagai jeltzaleak adierazi zuen Andoainek bultzada berria eta programa zehatz bat behar dituela, eta, ildo horretan, funtsezkotzat jo zuen asmo handiko etorkizuneko proiektu bat izatea. Horretarako, ezinbestekoa da haren iritziz, “lehenik eta behin, andoaindarrei entzutea, ondoren udalerriaren erronka nagusiak elkarrekin identifikatzeko”. Hala, Goenagak berretsi duenez, "ez dugu abiadura erdian joango den herri bat nahi, aurrera egingo duen Andoain oparoa nahi dugu, inor atzean utzi gabe".
Ondoain ekimena, “ondo” eta “Andoain”-en arteko hitz-jokoaren emaitza, Santakruzeko kai-muturrean, Oria eta Leitzaran ibaien elkargunean, egin den topaketan aurkeztu da. Bertan, Goenagak Andoaingo elkarte, erakunde eta kolektibo nagusien eskaera eta beharrizanetako batzuk jasotzen dituen dokumentua osatzen ari direla aurreratu du. Lan-dokumentu ireki eta bizia da, iradokizun era ekarpen berriak jasotzeko prest.
Jeltzaleen proposamenak 99+1 funtsezko ideia izango ditu Andoainek aurrera egin dezan, eta, ildo horretan, Goenagak adierazi duenez, "prozesu honekin sinbolizatu egin nahi da andoaindar bakoitzak ekarpenak egiteko duen aukera". "Pertsona bakoitza ideia bat da, Andoain eraldatzeko, hobetzeko eta aurrera egiteko funtsezko proposamen edo ekimen berri bat", esan du hautagaiak. Horregatik, andoaindarren ideia guztiak entzun eta idatzi nahi dituzte, "proiektu handiak eta ekimen txikiak". “Mezu guztiak beharrezkoak dira, eta azkenean onartuko dugun etorkizuneko ibilbide-orria proiektu partekatua izango da”, amaitu du Imanol Goenagak.
Halaber, EAJ-PNVren Andoaingo alkategaiak lehentasuntzat jo du ahalik eta eskuragarriena izatea momentu honetan, hain zuzen, parte hartu, iritzia eman edo hitz egin nahi duen pertsona bakoitzari arreta emateko. Ildo horretan, www.imanolgoenaga.eus webgunea ireki du, komunikazio-bideak ezartzeko.
Honekin guztiarekin batera, Imanol Goenagak EAJ-PNVk defendatzen duen etorkizuneko Andoain modernizatu eta eraldatzeko lehentasunezko bost jarduera-eremuak eta funtsezko ardatzak ezarri nahi izan ditu bere aurkezpenean: