Osakidetzak argitara atera duen txostenak planteatzen du egungo osasun zentro biak bateratzea eta beste handiago bat egitea lehen arreta, ospitaleko arreta espezializatua eta arreta sozio-sanitarioa barne hartuko lituzkeena
Osasun Sailak ziurtatu du beharrezkoa dela Durangon Gaitasun Handiko Zentroa eraikitzea
Osakidetzak argitara atera duen txostenak planteatzen du egungo osasun zentro biak bateratzea eta beste handiago bat egitea lehen arreta, ospitaleko arreta espezializatua eta arreta sozio-sanitarioa barne hartuko lituzkeena
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak Durangaldeko Mankomunitateari bidali dio gaur Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuaren erantzun idatzia, zeinetan ezinbesteko jotzen den Durangon Gaitasun Handiko Zentro bat eraikitzea, Durango eta Durangalde osoan osasun arretaren kalitatea hobetzeko. Erantzun hori bidali zaio mankomunitateari Durangaldeko osasun zentroen egoerari buruzko txostenarekin batera.
Sailburu andreak bere idazkian adierazten duenez “ondoriorik garrantzitsuena da Durango herri egokia dela Gaitasun Handiko Zentro berri bat kokatzeko, egungo osasun zentroak ordezkatuko dituena”. Osakidetzaren txostenaren arabera egungo osasun zentro biak bateratzea planifikatzen da bertan lehen arreta, ospitaleko arreta espezializatua eta arreta sozio-sanitarioa barne hartuko dituena. Halaber, txostenak ezartzen du ekipamendu berria herrigunean kokatu beharko litzatekeela bertoko herritarrentzat eta eskualdeko beste udalerrietatik datozenentzat eroso eta irisgarri egon dadin. Horretarako, agiriak aurreratu du 8.430 metro koadroko zabalera beharko dela, gehi aparkalekurako beharko litzatekeen gainazala.
“Zalantzarik gabe, albiste bikaina da Osakidetzaren apustua dela lehen arreta, ospitaleko arreta espezializatua eta arreta sozio-sanitarioa barne hartuko dituen zentroa eraikitzea, Mankomunitatetik eta mankomunatutako udal gehienen aldetik hainbatetan esandakoaren ildotik”, azaldu du Mankomunitatearen presidente eta Durangoko EAJ-PNVren alkategai Mireia Elkoroiribek.
INFORMAZIO-BILERA
Durangaldeko mankomunitateak Osasun sailburu Gotzone Sagarduiri bilera eskaria egin dio Osakidetzak proiektu honen inguruko informazio eta zehetasunak eman ditzan, eta eskualdeko alkateekin topaketa bat antolatzea eskaini du. “Beharrezko jotzen dugu topaketa bat egitea non Osakidetzak proiektua azalduko digun eta lehen arretari eta pediatriako arretari buruzko informazioa eta zehetasunak emango baitzaizkigu, bai eta zentro honetan aurreikusita dauden espezialitateak, erradiodiagnostikoak, mamografiak barne hartzen ote dituen, 24 orduko zerbitzu sendoa aurreikusten ote den, eta abar, bai eta Osasun sailak epe laburrean hartuko dituen neurriez informatuko baitzaigu, eskualde osoan kalitatezko osasun zerbitzua bermatzera begira”, gaineratu du Elkoroiribek.
Por su parte, desde EAJ-PNV en Durango han valorado muy positivamente esta noticia, porque “tal y como veníamos reclamando desde hace un año un centro de estas características mejorará las necesidades sanitarias de Durango y Durangaldea, y Osakidetza confirma así que nuestra propuesta es necesaria, viable y factible” explica la concejala jeltzale Josune Escota. En este sentido, señala que Durango cuenta con una ubicación que encaja a la perfección con el espacio del PERI, “por lo que pedimos al Ayuntamiento de Durango que tenga en cuenta las necesidades de nuestro municipio y no obstaculice lo que puede ser una muy buena oportunidad para mejorar nuestros servicios sanitarios” puntualiza Escota.
AURREKARIAK
Iragan otsailean Durangaldeko mankomunitateak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion azken hilabeteotan eskualdeko osasun egoeraren inguruan egin den txostenaren ondorioak aurkeztea. Lanketa hau egin du Eusko Jaurlaritzak eskualde honetan osasun arreta hobetzeko eta hiritargoari kalitatezko zerbitzua emateko beharko diren baliabideak zehaztera eta martxan jartzera begira.
Txosten hau egiteko prozesuan laguntzeko xedez, 2022ko martxoaren 24an Mankomunitateak Osasun sailari dokumentu bat bidali zion Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan antzeman diren beharrizan nagusiak jasotzen dituen agiria. Horien artean jasotzen zen gaitasun handiko osasun zentro berri bat eraikitzeko beharra, zeinaren bidez egun Galdakao, Usansolo eta Gernikako ospitaletara bideratzen diren probak Durangon bertan egin ahal izango baitira.
Era berean, agirian nabarmentzen zen gaitasun handiko zentro berri honetan arreta sozio-sanitarioa eskaini ahal izango zela eta azpimarratzen zen itxaron zerrendak hobetu behar zirela, bai eta Durangalde osoan lehen arreta eta pediatriako zerbitzuak hobetu ere.
ITURRIA: DURANGALDEKO MANKOMUNITATEA eta DURANGOKO EAJ-PNV