Euskadin distantzia ertain eta luzeko tren zerbitzuaren kalitate murrizketagatik galdetuko dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari

Astearteko kontrol saioan, Europar Batasuneko Gobernantza Ekonomikoaren esparru berriari buruz duen jarrera azaltzeko ere eskatuko dio Exekutiboari

Euskadin distantzia ertain eta luzeko tren zerbitzuaren kalitate murrizketagatik galdetuko dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari 23Martxoak
2023
2023 MartxoaK 23 |
Senatua

PARTEKATU

Maribel Vaquero EAJ-PNVko senatariak asteartean galdetuko dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroari ea zein balorazio egiten duen EAEn jatorria edo helmuga duten distantzia ertain eta luzeko tren-zerbitzuei buruz. Ordezkari jeltzaleak zerbitzuaren kalitatea murrizteak erabiltzaileen artean sortu duen haserrea helaraziko dio Raquel Sanchezi. Horren ondorioz, EAJ-PNVk ekintza bateratua egin du Gorte Nagusietan, Iñigo Barandiaranek Kongresuan aurkeztutako galdera idatziekin osatzen dena; honek azalpenak eskatu dizkio Gobernuari Donostia eta Madril linean egunero egiten diren hiru konexioetako bitan Alvia trenak Intercity modeloarekin ordezkatu direlako.

Bestalde, Luke Uribe-Etxebarriak Nadia Calviño presidente ordea eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroari galdetuko dio zein den Europar Batasuneko Gobernantza Ekonomikoaren esparru berriaren inguruan duen jarrera. Batasunaren ekonomiak aurre egin beharreko erronka berriek aldaketak iragartzen dituzte joera ekonomiko problematikoak zaintzea, prebenitzea eta zuzentzea helburu duen esparru honetan, gehiegizko defizita edo zor publiko neurrigabea bezalako aldaketak, inbertsio produktiboei begira finantza-muskulua izatea eragozten duten alderdiak.

Interesatu Zaitez