Irungo EAJ-PNVk, irmo eskatzen diogu Jose Antonio Santano alkateari modu eraginkorrean joka dezala Irunen bizi dugun egoeraren eta Irungo ERNE kolektiboak salatzen duen udaltzain faltaren aurrean. Babesgabetasun egoera gisa deskribatzen dutena.
Bada garaia aurrera pauso zehatzak ematen hasteko. Irunek denbora gehiegi darama segurtasunik gabeko egoera etengabeak bizitzen, irundarren eguneroko kezka. Eta errealitate horren aurrean, zer egiten du alkateak? Dirudienez gutxi edo ezer ez. Ez da bere hitza betetzen ari, eta ez da arduraz jokatzen ari.
Santano alkatea, era berean, ez da ari betetzen, Udaletxean gauden talde politiko guztiok sinatu genuen Bizikidetzaren eta Segurtasunaren aldeko Ituna. Hilabeteak daramatzagu, esaterako, Segurtasun eta Bizikidetzarako Batzorde Iraunkorra osatzeko eta deitzeko eskatzen. Dirudienez, egin dugun presioaren ondorioz, hilabeteak igaro ondoren, deialdia egin dute.
Baina, tamalez, orain beste kontu bat dugu mahai gainean. ERNE polizien sindikatuak publikoki salatu duenez, egun askotan bi patruila ari dira lanean Irun osorako, kontuan izanik, Irun Euskadi osoan delinkuentzia gehien duen herrietako bat dela. Halaber, adibide gisa jarri dute Irunen agente bat dugula 630 pertsonako, eta Errenterian 470 biztanleko agente bat. Harrigarria, Segurtasun eta Bizikidetza Itunak konpromiso eta ekintza argia jasotzen duela kontuan hartuta: udaltzaingoaren zerbitzuaren kalitatea hobetzea, eta horretarako beharrezkoa balitz, biztanle bakoitzeko polizia-tartea handitzea. Hortaz, zer gertatzen ari da Irunen?
Segurtasunak lehentasunezko gaia izan behar du alkatearen agendan. Era berean, deigarria egiten zaigu prentsan irakurtzea, Irunen polizia gehiago behar dela dioten bi azterlan daudela. Esan denez, udalak berak kanpoko enpresei kontratatutakoak, eta guk momentura arte, horien berri ez duguna. Hori horrela bada, ez da onargarria Udalak beste udal taldeoi horrelako informazioa ezkutatzea. Beraz, hau horrela balitz, EAJ-PNVtik udal gobernuari eta Santano alkateari azterketa horiek berehala helarazteko eskatzen diegu. Irunek askoz gehiago behar du, eta alkateak ez da ari segurtasuna bezalako gai garrantzitsu bat behar bezala kudeatzen.
Azkenik, EAJ-PNVk, Xabier Iridoyren eskutik, orain arte bezala lanean jarraituko duela adierazi nahi dugu, Iruni onena eskaintzeko, alternatibak eta konponbideak proposatuz. Hala egin genuen Segurtasun eta Bizikidetzarako Ituna sortzeko proposamenarekin esaterako, nahiz eta hau, guk proposatu eta handik hiru urtetara iritsi, udal-gobernuaren borondaterik ezaren ondorioz.