Janire Mitxelena Lekuona izango da Oiartzungo EAJ-PNVren hautagaia

Oiartzungo EAJ-PNVren herri batzarrak Janire Mitxelena Lekuonaren proposamena onartu zuen Oiartzungo alkategai izateko.

Janire Mitxelena Lekuona izango da Oiartzungo EAJ-PNVren hautagaia 15Martxoak
2023
2023 MartxoaK 15 |
OIARTZUN

PARTEKATU

Janirek ondo ezagutzen du udalaren funtzionamendua, lau urte hauetan udal taldearen bozeramailea izan baita.

Izendapenaren ondoren, Janirek hitz hauek esaten ditu:”emozioz eta gogoz heltzen diot erronkari. Benetan eskertu nahi dut nigan jarritako konfiantza. Talde anitza, sendoa eta konprometitua osatu dugu, adin eta esparru profesional desberdinetako gizon eta emakume oiartzuarrez osatua. Bizi garen gizartea ezagutzen dugu, jendearen arazoak, kezkak eta gorabeherak ere.”

Hori esanda programa sendo batekin aurkezten direla azpimarratu du Janirek, “eguneroko ingurunea, espazioa eta udal zerbitzuak hobetu ahal izateko, oiartzuarren bizi-kalitatea eta -baldintzak hobetzeko”. Alkategaiaren esanetan politika egiteko modu integratzailea eta parte-hartzailea garatuko dute, “erakundeetatik herritarrengana, eta alderantziz”.

Gogor lan egiteko konpromisoa hartu du Janirek, “etorkizunean planteatzen zaizkigun erronkei aurre egiteko. Oiartzun indartsua, oparoa behar dugu, bere nortasunaz harro eta neurri berean abegikor eta eskuzabala, mundura irekia”.  Bukatzeko jeltzaleak adierazi du “ilusioa, konpromisoa eta talde-lana izango dira gure jardunaren ardatzak. Eta ziur egon EAJ-PNVreno hautagaiak oiartzuarren zerbitzura egongo garela eta jardungo dugula”.

Interesatu Zaitez