Esperientzia, freskotasuna eta gaztetasuna uztartzen duten emakume eta gizonek osatzen dute EAJ-PNVk Donostiako Udalerako aurkezten duten hautagaien zerrenda
Donostiako alkate eta EAJ-PNVren alkategai Eneko Goiak berretsi du zubiak eraikitzen duen hiriaren aldeko apustua, nostalgia duten eta hobeak izan ez ziren aurreko garaietara itzuli nahi duten horiei aurre egiteko. Adierazpenok egin ditu gaur goizean EAJ-PNVk Donostiako Udalerako aurkezten duen hautagaien zerrendaren aurkezpen-ekitaldian.
Goiak honakoa adierazi du: “Nostalgia da populismoak egun erabiltzen duen pizgarria, hain zuzen ere, bere garaian hemen zeuden bezalako harresiak eraikitzea nahiago duen populismoa”. Horren aurrean, indarrak batzeko aldarria egin du Donostia indartsu eta kohesionatu bat egiten jarraitzeko: “Aurrera egiten duen eta egiten jarraituko duen hiria, eta beti, etorkizunari beldurrik gabe begiratuz, elkarren artean eraiki nahi dugun hiria irudikatzeko gaitasuna izanda”
Horrenbestez, Goiak esan du, aurretik segidako erronka erakargarri bat dutela: “Donostia Europako hiri onena izaten laguntzea bizitzeko, elkarbizitzeko, lan egiteko eta disfrutatzeko”. Hortaz, azpimarratu du, Donostiak oinarri sendoak dituela etorkizunari baikortasunez begiratzeko: “Legatu ezinhobea jaso dugu, eta gai izan behar dugu guztion artean hobetzen etorriko direnei hiri hobeago bat uzteko”.
Horren harian, egungo alkate eta EAJ-PNVren alkategaiak nabarmendu du, ilusioa piztuko duten proiektu garrantzitsuak dituztela Donostiak irudikatzen dugun etorkizunerantz aurrera egiteko: hiri bizia, kohesionatua, solidarioa, komunitate kontzientziaduna eta erakartzeko gaitasuna duen hiria.
Horiek horrela, erakartzeko gaitasun hori madarikazio bat dela uste dutenei esan die ez dutela hiriaren historia ezagutzen, izan ere, ez dira kontziente erakargarritasun horrek merkataritzan eta ostalaritzen duen eraginaz, ezta hirian aberastasuna sortzeko duen gaitasunaz ere, hain zuzen ere, ondoren modu orekatuan banatu behar den aberastasuna.
Hortaz, Eneko Goiak segidakoa berretsi du: “Puntako garraio publiko jasangarri modernoa, hain zuzen ere, trena eta autobus flota %100 elektrikoan oinarrituta dagoen garraio publikoa duen hirian sinesten dugu; pertsona helduak zaintzen dituen hirian; maila guztietako kirola instalazio modernoetan egiten duen hiri osasuntsuan; zientzia eta ezagutza arloan erreferente den hirian, talentua mantentzeko eta erakartzeko gaitasuna duena; eta kulturaren aldeko apustu sendoa egiten duen hiri euskaldun batetan.
Esperientzia, freskotasuna eta gaztetasuna
Egungo alkate eta alkategai Eneko Goia lagunduko duen taldea hiriko arlo eta auzo ezberdinetatik dator. Horiek horrela, Eneko Goiak honakoa esan du: “Esperientzia, feskotasuna, gaztetasuna eta gertutasuna. Horiek dira pertsona hauek guztiak hobekien definitzen dituzten hitzak. Guztion elkarlanari esker ziur naiz Donostiak aurrera egiten jarraituko duela”.
Gobernu lanetan egon diren egungo zinegotzi taldearen esperientziari hiru emakume berri batuko zaizkio: Olatz Yarza, Ana López eta Idoia Gracia. Eta horiekin batera, azpimarratu behar da, egungo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo zuzendari Iker Goiria dagoela. Goiriak jasangarritasunarekin lotura duen estrategia landu du arloko enpresekin elkarlanean, sektorearen berrikuntza eta gaikuntza sustatzeko sortutako Hub Gipuzkoa Turismoari esker.
Aipatutako hiru emakumeak hiriko ekonomia sustatzeko eta indartzeko profilak dituzte. Horiek horrela, Oltza Yarza Arantza Tapia sailburuaren kabinetearen kide izan da, beraz, Euskadiko, Gipuzkoako zein Donostiako enpresa ehuna ondo ezagutzen du. Gainera 2030 Agendako hainbat jardueratan parte hartu du, hortaz, esperientzia handiko emakumea da.
Ana Lopez, berriz, Lanbiderekin lotura profesionala du, beraz, lan merkatuaren eskaintza eta eskaera berriak ezagutzen ditu. Donostia Euskadiko hiriburuen artean langabezia-tasa txikiena duen hiriburua izaten jarraitzeko erronkari helduko dio.
Eta erronka horri heltzeko ezinbestekoa izango da kalitatezko enplegua sortzea saltokien edo hostalaritzaren sektoretan, baita beste hainbatetan ekintzaletza sustatuz ere, besteak beste, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren alorretan. Sektore horietakin lotura izan du Idoia Graciak. Donostiako Sustapen Sozietatearen langilea da Gracia, eta azken urteetan sektore horiekin guztiekin harremana izan du, beraz, esperientzia eta feskotasuna emango dizkio hiriarentzat estrategikoa den arloan.
Eneko Goiak taldera batuko diren kideei zein zinegotzi izateari utzio diotenei hiriarekiko izan duten eta izango duten konpromisoa eskertu die: “Hiriarekin erabateko konpromisoa duen talde bateratu batek ematen duen indarra eta ilusioa dugu, apaltasuna galdu gabe”.
Eta honakoa gaineratu du: “Lan handia dugu egiteko, eta lan hori egiteari ekingo diogu donostiarrak eta euskaldunak izateaz harro sentiarazten gaituen ilusioa buru. Izan ere, ilusio eta harrotasun horiek indarra emango digute lanean jarraitzkeo, hiriak aurrera egin dezan”.
Hortaz, esperientza, feskotasuna eta gaztetasuna duten pertsonek osatuko dute egungo alkate Eneko Goiaren hautagaien zerrenda. Eta horiek guztiek elkarlanean, besteak beste, segidako erronkei aurre egin beharko diete: hiriaren etorkizuna diseinatzea Plan Orokor berria onartuz; ekonomia sustatzea; pertsona helduei zein dibertsitate funtzionala duten pertsonak zaintzea eta babestea; edo talentu gaztea Donostian gelditzea zientzia eta ezagutzan hiri erreferente izateko Donostiako duen apustua berretsiz. Finean, Donostiak hiri kohesionatua izaten jarrai dezan.