2023an tokiko ekoizle, denda eta enpresetan erostera bideratutako dirulaguntzak diskriminatzaileak dira EAJ-PNVren ustez

“Beste behin ere EH Bilduk lehen eta bigarren mailako hernaniarrak ezarri ditu. Lehenik, haiek bezala pentsatzen duten pertsonak, eta, ondoren, gainerakoak. Oraingo honetan, beren herri ikuspegia babesten duten eta Ekhi txanpona erabiltzen duten herritarrek baino ezin dituzte jaso dirulaguntza horiek”, azaldu du Amonarraizek.

2023an tokiko ekoizle, denda eta enpresetan erostera bideratutako dirulaguntzak diskriminatzaileak dira EAJ-PNVren ustez 08Martxoak
2023
2023 MartxoaK 08 |
HERNANI

PARTEKATU

EAJ-PNVko bozeramaileak politika beste modu batera ulertzen duela azalduz hasi du oharra, eta ez gobernu taldeak bezala: “beti uste izan dut, eta horregatik sartu nintzen politikan, kargu publikodunok herritar guztien alde egin behar dugula lan, eta herritar guztiek izan behar dutela ordaintzen dituzten zergek sortzen duten diru publikoaren onuradun. Hernanin ordea, hori ez da horrela. EH Bilduk 200.000€ jarri ditu zirkulazioan, eta erosketak egiteko Ekhi txanpona erabiltzen duten hernaniarrak soilik izango dira onuradun. Gainerakoek ez dute Udalaren laguntzarik izango”.

Amonarraizek gaineratu du “18 urtetik gorako hernaniarrek jaso ditzaketela laguntzak (15.600 inguru), hala ere, abenduko kanpainan 640 pertsonak erabili zuten txanpona.

Horrela, bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du oraingoz Hernaniko Udalak bere gain hartzen dituela Ekhi martxan izateak dakartzan kudeaketa-gastuak (50.000€ 2023an), baina etorkizunean tokiko erabiltzaileek, merkatariek, enpresek eta ekoizleek eutsi beharko diotela moneta horri. Gure buruari galdetzen diogu ea txanponari ematen zaion ponpa hori zunda bat besterik ez den, berain kudeaketa-eredua estaltzeko. EH Bilduri gai politikoengatik interesatzen zaion guztia diruz laguntzen da eta interesatzen ez zaiona bere kasa uzten du”.

Logikoa da hernaniar askok eta askok amore eman behar izatea EH Bilduk laguntzarik gabe uzteko mehatxuaren aurrean, erosketa-poltsa premia handiko produktuekin bete ahal izateko. Eta hau erabiltzea Ekhiak onarpen handia duela saltzeko, zarpaila eta faltsua iruditzen zaigu. Azterketa zuzena egin ahal izango da diru horren erabiltzaileek honen kostua ere bere gain hartzen dutenean”.

Interesatu Zaitez