Martiarena alkatea izendatu du EAJ-PNVek Lezoko alkategaia

Jesus Mari Martiarena: “prest naiz Lezoren alde lanean segitzeko”

Martiarena alkatea izendatu du EAJ-PNVek Lezoko alkategaia 03Martxoak
2023
2023 MartxoaK 03 |
LEZO

PARTEKATU

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea,  izango da EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaia maiatzeko hauteskundeetan. Lezoko Uri Buru Batzarrak Jesus Mari Martiarena, egungo alkatea, aukeratu du maiatzaren 28ko hauteskundeetarako zerrendaburu eta alkategai.

 Jesus Mari Martiarena pozik agertu da, “Lezoren alde lanean jarraitzeko prest naiz. Asko egin dugu, baina asko dugu egiteko. Zuen konfiantzari esker, alkatetza eta udaletik Lezo hobe bat eraikitzen ari gara, herri irekia, bere herritarrentzat ongizatea eta aukerak bilatzen dituena”.

Alkateak azpimarratu duenez, “gure kudeaketarekin, udala zor-egoera batetik kontuak saneatua izatera igaro da, eta aldi berean, zerbitzu hobeak garatu eta Lezorentzat eta herritarrentzako inbertsioak egin ditugu. Hori guztia, zergak eta udal-tasak igo gabe, desgrabazioak eta zerga-onurak eskainiz tokiko ekonomia indartzeko eta aldi berean inbertsioak eginez familien eta kolektibo kalteberarentzako arreta hobetzeko“.

Martiarenaren hitzetan, “Lezoren eta bere herritarren alde lan egiten dugu, hurbiltasunetik, gardentasunez eta zintzotasunez, parte-hartzea sustatuz. Alkatetzatik eta gobernu-taldetik, zorroztasunez, eraginkortasunez eta efizientziaz gobernatzen dugu. Lezoren zerbitzura eta herria osatzen dugun lezoar, emakume eta gizonen zerbitzura”.

“Lezo aurrera eta bide onetik doa, bide horri jarraitu nahi diogu, baina horretarako, orain arte bezala, zuen, lezoarren,  laguntza eta konfiantza behar dugu”, amaitu du Jesus Mari Martiarenak.

Interesatu Zaitez