“Onena nahi dugu gure herriarentzat eta gure herrikideentzat”, horretarako “ilusioa, konpromisoa, erantzukizuna eta irmotasuna eskaintzen ditugu”, baieztatu du hautagai jeltzaleak
Estibaliz Gotia Nieto (Sopuerta, 1977) izango da EAJ-PNVk Sopuertako alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia. Alkategai jeltzaleak esan du bere helburua izango dela alkatetzari eustea. “Gogoa ez dugu faltan. Ilusioa, konpromisoa, erantzukizuna eta irmotasuna eskaintzen ditugu. Onena nahi dugu Sopuertarentzat eta gure herrikideentzat”, aurreratu du.
Goitia Udaleko zinegotzi da gaur egun eta EAJ-PNVren udal taldea eta Unai Anton alkatea egiten ari diren lana goraipatu nahi izan du. “Denboran eta esfortzuan ez gara eskas geratzen gure herrikideen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko lana egin behar denean”. Zentzu honetan alkategaiak zerrendatu ditu azken lau urteotan burutu diren jarduera batzuk. “San Pedro Gizarte Etxea birgaitzeko lanak egin ditugu, eguzki panelak jarri ditugu eta ikasteko gelak atondu ditugu; Malabrigoko biribilguneari eman diogun bultzadarekin gure herria zeharkatzen duen errepideko segurtasuna hobetzea lortu dugu eta kirolgune berri bat egin dugu. Kudeaketa gardenagoa sustatu dugu, esate baterako herritarren parte hartzea sustatuz aurrekontuak egiteko prozesuan edo udal osoko bilkurak zuzenean emanez”.
Hurrengo legealdian jarraipena izango duten proiektuetako batzuk ere ekarri ditu gogora: “Etorkizuneko udal kiroldegirako plan berezia onartzea, El Crucero auzoan biribilgune bat egitea, parke bat egitea eta Beziko Gizarte Etxea eraberritzea; Sopuertako talde eta elkarteekiko harremanei eustea eta, horrela, denontzako herri hobea eraikitzea”, azaldu du.
Estibaliz Goitia Sopuertan jaio zen, 46 urte ditu, ezkonduta dago eta bi neskatoren ama da. Osasun sektoreko profesionala da. Bere burua deskribatzeko esan du ekintzailea dela, konprometitua eta ausarta, eta baikortasunez begiratzen diola inguruari, sentiberatasun eta enpatia handiarekin. Gogotsu eta kementsu agertzen da bere herriaren onbeharrez planteatzen diren ekimenetan eta bizimodu osasungarriaren aldekoa da. Lorezaintza eta baratzeko lana ditu zaletasun. Sopuertaz esan du herriaren gauzarik onenenetakoa dela bere ingurune naturala, eta bere jaioterriko tradizioak eta sustraiak zaintzearen eta babestearen alde agertu da.