Euskal Taldeak euskal industria defendatu du atzerrian eragiketak eragozten dizkion estatuko araudiaren aurrean

Kontrol bilkuran, Idoia Sagastizabalek “malgutasuna” erreklamatu dio Ribera presidenteordeari, bai eta Alemaniak egiten duen bezala ahalbidetzea ere, enpresa industrialek behar besteko baliabide ekonomikoak izan ditzaten, deskarbonizatzera eta dibertsifikatzera begira. “Milaka enplegu daude horren mende”, baieztatu du

Euskal Taldeak euskal industria defendatu du atzerrian eragiketak eragozten dizkion estatuko araudiaren aurrean 15Otsailak
2023
2023 OtsailaK 15 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak euskal industria defendatu du gaur bere eragiketak eragozten dituen estatuko araudiaren aurrean, Esportaziorako Maileguen Espainiako Aseguru Konpainiaren (CESCE) bidez Estatuak ematen duen abala ukatu egin baitzaie.

Gobernuari kontrola egiteko saioan, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzalea pozik agertu da, Tubacex euskal enpresaren kasu zehatza, Euskal Taldeak joan den ostegunean planteatu zuen galderaren gaia, konpondu egin delako. “Baina sakoneko arazoak hor jarraitzen du oraindik”, esan dio Ribera presidenteordeari.“Beharrezko dugu, testuinguru horretan, petrolio eta gas proiektuetarako esportazioari babes finantzarioa mugatzen duen araudia malgutzea. Eragiketak baimendu ahal dira, Alemania egiten ari den bezala, eta ez bakarrik hornikuntza bermatzeko, baizik eta baita ere industriak erabakiak har ditzan segurtasunez, moldatu ahal izan dadin.Milaka enplegu horren mende daudelako”, baieztatu du Sagastizabalek.

Hain zuzen ere, Diputatu jeltzaleak azaldu duenez gure inguruko hainbat herrialde, trantsizio ekologikoarekin konprometituta eta, hain zuzen, Export Finance Future, izeneko ekimenarekin hitzemanda “gasarekiko ikuspegi malguagoa aplikatzen ari dira trantsiziorako energiatzat jotzean, bai eta Ukrainako gerraren testuinguruan hornikuntza bermatzen laguntzen duelako”. Are gehiago, Sagastizabalek azpimarratu du kontraesana dela enpresa industrial hauen jarduera atzerrian duten jarduera mugatzea gasarekin era petrolioarekin zerikusia dutelako, bereziki Espainiako estatuak “gas hornikuntza hirugarren herrialdeekin eta epe luzera bermatzen duelako, eta horrek laguntza esplizitua ematen die, hain zuzen, esplorazio- eta ekoizpen-jarduerei; hori bai,atzerriko industriak dira, eta ez tokiko industriak, proiektu horiek aurrera eramaten ari direnak”.

Industria trantsizioarekin konprometituta dago, eta ekoizpena beste sektore batzuetara dibertsifikatzen ari da”, esan du. “Baina prozesu hori amaitzen den bitartean, beharrezkoa da atzerrian eragiketak egiten jarraitzea, hain zuzen ere deskarbonizatzeko eta dibertsifikatzeko behar adina baliabide ekonomiko izateko”, azpimarratu du.

Interesatu Zaitez