EAJ-PNVk funtsezkotzat jotzen du arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonak eraginkortasunez babestea

Euskal Taldeak ustelkeriaren aurkako borrokari eta arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteko legearen alde bozkatu du

EAJ-PNVk funtsezkotzat jotzen du arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonak eraginkortasunez babestea 09Otsailak
2023
2023 OtsailaK 09 |
Senatua

PARTEKATU

EAJ-PNVk “funtsezkotzat” jo du arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen balizko errepresalien aurrean babes eraginkorra bermatzea. Lege proiektua Europar Batasuneko Zuzenbidearen arau-hausteen berri ematen dutenak babesteko Europako Zuzentarauaren transposizioa egiten du, eta Espainiako Estatuko Zuzenbidearen arau-hauste administratibo edo penal larri edo oso larrietara ere zabaldu du bere aplikazio eremua. Debatean, Imanol Landa senatariak interes orokorraren aldeko salaketaren kultura sustatzen laguntzea ere baloratu du. “Partekatzen eta babesten ditugun bi helburu nagusi dira, ustelkeriaren aurkako borrokan funtsezkoak direnak”.

Ekimena atzo eztabaidatu zen eta gaur bozkatu da, Senatuko tramitea gaindituz. Jeltzaleek ekimenari eman dioten babesa azaldu du Landak, gogoraraziz Kongresuan egindako negoziazio-prozesuan Euskal Taldeak hainbat zuzenketa egitea lortu zuela, eta horrek “testuaren funtsezko hobekuntzak ekarri dituela”. Horien artean, xedapen gehigarri bat aipatu du, zeinen bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko araudira jotzen du Euskadin izapidetzea kanpoko kanalaren bidez gauzatzeko erakunde eskudunak zehazteko, edo zenbait artikulu, Informatzailea Babesteko Agintaritza Independentearen baliokideak diren agintari edo organo autonomikoak zehazteko, edota errepresaliatzat jotako ekintzen edo ez-egiteen zerrenda zabaltzen du, eta, horrekin batera, informatzailearen babes-eremua.

Lege-testuari babesa eman arren, Euskal Taldea kezkatuta agertu da tartean dauden erakunde publiko eta pribatuetan barneko informazio-sistemak abian jartzeko epe “oso laburra” ezarri delako. Izan ere, 10.000 biztanletik beherako udalerrietan eta 250 langile baino gutxiagoko sektore pribatuko erakunde juridikoetan izan ezik, horiek abenduaren 1era arte baitute, gainontzekoentzat epea hiru hilabetekoa da indarrean jartzen denetik. “Presa horrek sistema behar bezala inplementatzea eragozten du” eta, gaineratu duenez, ez dator bat Babeserako Agintaritza Independentearen Estatutua onartzeko eta, beraz, jarduerari ekiteko Azken Xedapenetatik Hamaikagarrenean ezarritako urtebeteko epearekin. “Epeen arteko diferentzia horrek ez du zentzurik; egokiagotzat jotzen dugu horientzat guztientzat urtebeteko arrazoizko epea ezartzea”.

 

Interesatu Zaitez