Aitor Estebanek salatu du Gobernuak “gezurrezko itxiera” eman diola Pegasus eskandaluari, CNIren legea aldarazteko konpromisoan atzera egitean

Euskal Taldearen bozeramaileak deitoratu duenez Sánchezen exekutiboa “eslogan ederretara” mugatu da “bermerik ematen duten legeria frankistei” eusten dien bitartean, hauen artean CNI arautzen duen legea edo Sekretu Ofizialei buruzko legea

Aitor Estebanek salatu du Gobernuak “gezurrezko itxiera” eman diola Pegasus eskandaluari, CNIren legea aldarazteko konpromisoan atzera egitean 08Otsailak
2023
2023 OtsailaK 08 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, gaur salatu du Gobernuak “gezurrezko itxiera” eman diola Pegasusen espioitza eskandaluari, Pedro Sánchezek berak CNIa arautzen duten arauak erreformatzeko hartu zuen konpromisoan atzera egitean.

Kontrol bilkuran, Estebanek azaldu du gobernuak maiatzaren 31n aurkeztu zuen Urteko Araugintza Planak ez duela aurreikusten CNIren erreformarik. “Presidenteak ahaztu al du? Ez al dira ausartzen? Iritziz aldatu al da?” galdetu du Estebanek. Izan ere, maiatzaren 26an Pedro Sánchezek osoko bilkuran baieztatu zuen Gobernuak CNIren kontrol judizialaren arauketa erreformatuko zuela 'bermeak indartzeko eta pertsonen eskubide politiko eta indibidualak errespetatzen direla bermatzeko'.

Aitor Estebanen hitzetan, Espainiako gobernuko kide batzuei eginiko espioitzarena eta Kataluniako politikariei eta agintariei eginiko “neurrigabeko entzuketena” “oso gai serioa” izan zela. Hori dela eta, Euskal Taldeak Lege Proposamena aurkeztu zuen CNIren kontrol politiko eta judiziala hobetzeko, PSOEk abenduan atzera bota zuena proposamena Gobernuak aurkeztu behar zuela argudiatuz.

Bolaños ministroaren erantzuna entzun ondoren, Estebanek argi hitz egin du: ”Konfirmatuta geratu da. Gobernuak atzera egin du Sánchez presidenteak CNIren kontrol judiziala aldarazteko konpromisoan”, esan du. “Eslogan ederrak bai, baina bermerik ematen ez duten lege frankistei eusten diezue”, amaitu du Estebanek, multzo honetan sartuz Sekretu Ofizialen legea, 1968koa, Euskal Taldeak 7 urtetan aldarazten ahalegindu dena.

Interesatu Zaitez