Maribel Vaqueroren iritziz, onartezina da Euskaditik mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat irisgarria izango dela bermatuko duen aldiriko trenik ez ibiltzea

Senatariak premiaz eskatu dio Garraioetako ministroari material ibiltariaren lizitazio berriek gabezia hori bete dezaten, eta mugikortasun-arazoak dituzten erabiltzaileak ez daitezela betiko engainatuta eta iruzurtuta sentitu

Maribel Vaqueroren iritziz, onartezina da Euskaditik mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat irisgarria izango dela bermatuko duen aldiriko trenik ez ibiltzea 07Otsailak
2023
2023 OtsailaK 07 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko senatari Maribel Vaquerok Garraio ministroari adierazi dio “onartezina” dela Euskadin mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzako aldiriko tren bakar bat ere ez ibiltzea, Irisgarritasunari buruzko Legeak onartu direnean eta Renfek berak 2007-2010 aldirako Irisgarritasun Unibertsaleko Plan bat onartu zuenean, gurpildun materiala egokitzeko. Gaurko Gobernuaren kontrol-saioan, ordezkari jeltzaleak Raquel Sánchez ministroari helarazi dio María Luisa Goikoetxeak agerian utzi duen kexa -erabiltzaile horrek, bere erreklamazioekin, Renfek Urduñako geltokia gaitzea lortu zuen 2018an, trena gurpil-aulkian modu autonomoan sartu ahal izateko- aukera hori behar duten gainerako erabiltzaileentzat ez dagoela salatuz.

Vaquero, Nerea Ahedo eta Rosa Peral senatari jeltzaleekin batera María Luisa Goikoetxearekin astelehenean batzartu zena, hark garraio operadoreari gutun bidez igorri dizkion aldarrikapenak eraman ditu Goi Ganberara. Bertan, “oso ondo tratatu” dutela aitortu arren, bere etsipena agertzen zuen idatzian, eskatzen duen orok ezin duelako erabili geltokiko langileek, aldez aurretik abisatuta, bagoira sartzeko gaitzen duten arrapala. “Eskatzen zuen orok erabil zezakeen galdetuta, ezezko erantzunak dezepzioa eragin dit. Helburua behar zuen ororentzat izatea zen. Min ematen dit eta erosita sentitzen naiz”, idatzi zuen Goikoetxeak. “Irisgarritasunari buruzko legeak onartzen ditugu, behartzen gaituztenak, baina betetzen ez ditugunak. Zertarako balio du geltokirainoko bidea irisgarria izatea, geltokia ere irisgarria izatea mugikortasun urriko pertsona nasan geratuko bada bertara sartu ezin delako?”, galdetu du Maribel Vaquerok.

Bere hitzaldian, senatari jeltzaleak deitoratu egin du, Renferen datuen arabera, Euskadin ez dagoelako erabat irisgarria den trenik Urduña-Bilbo, Santurtzi-Bilbo, Muskiz-Bilbo eta Brinkola-Irun lineetan. Halaber, jakinarazi du Euskadin eta Nafarroan Irun, Bilbo, Donostia, Zumarraga eta Iruñeko geltokietan soilik eskaintzen dela Atendo izeneko zerbitzua. “Hau da, zure irteera eta helmuga geltoki horiekin bat ez badatoz, bidaiatzea ezinezko bihurtzen da”. Hori dela eta, Vaquerok ministroari eskatu dio “iragarritako material gurpildunen lizitazio berriek behar adina bete dezatela gabezia hori, eta mugikortasun-arazoak dituzten erabiltzaileak ez daitezela betiko engainatuta sentitu”.

Interesatu Zaitez