Rosa Peralek errefuxiatuen kualifikazioak aitortzeko prozedura lehenbailehen abian jar dezala eskatu dio Hezkuntza ministroari

2009an Espainiako Estatuak berretsitako Lisboako Hitzarmena betetzeko eta errefuxiatuentzako kualifikazioen pasaportea aplikatzeko eskatu dio Gobernuari

Rosa Peralek errefuxiatuen kualifikazioak aitortzeko prozedura lehenbailehen abian jar dezala eskatu dio Hezkuntza ministroari 07Otsailak
2023
2023 OtsailaK 07 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Rosa Peral senatariak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroari eskatu dio “lehenbailehen” abian jar ditzala errefuxiatuen kualifikazioak aitortzeko prozedurak. Gaurko kontrol-saioan, Espainiako Estatuak “gutxi edo ezer egin ez duela” salatu du ordezkari jeltzaleak errefuxiatuei beren prestakuntza, esperientzia eta hizkuntza jakitea egiaztatzeko neurriak hartzeari dagokionez, nahiz eta Espainiak 2009an Lisboan sinatutako Europako Eskualdeko Goi Mailako Hezkuntzari buruzko Kualifikazioak Aitortzeari buruzko Hitzarmena berretsi zuen. Itun horrek baliozkotze horiek egitea ahalbidetuko duten neurriak garatzera behartzen ditu estatuak.

Senatari jeltzaleak azaldu duen bezala, atzerrian lortutako unibertsitate-tituluak homologatzeko eta baliozkotzeko, bi urte baino gehiagoko prozedurak behar dira espedienteak ebazteko. “Hori, egindako ikasketak egiaztatzen dituen dokumentazio guztia izanez gero; errefuxiatuekin eta asilo-eskatzaileekin, pentsa dezakegu ezinezkoa dela izapide hori egitea, gehienetan beren herrialdeak soinean zeramatenarekin ihes egin behar izan dutelako, eta, egoera askotan, ezinezkoa delako jatorrizko edo legeztatutako dokumentazioa eskatzea, beraien burua arriskuan ez jartzeko”.

Hori dela eta, Gobernuak Errefuxiatuentzako Kualifikazioen Europako Pasaportea martxan jartzeko zer neurri hartu dituen galdetu dio Pilar Alegria ministroari. Tresna hori 2017an inplementatu zuen Europako Kontseiluak, Grezian garatutako proiektu pilotu batetik abiatuta. Horrela, dokumentazio osorik ez dagoenean ere, errefuxiatuek eta asilo-eskatzaileek beren kualifikazioa egiaztatu ahal dute, eskura duten dokumentazioa ebaluatu eta elkarrizketa bat egin ondoren. “Beste ikasketa-maila batzuetan sartzeko edo lana aurkitzeko ez ezik, behin hori lortuta, Europako beste herrialde batzuetan ere baliagarria da”.

EQPR pasaportea Armenian, Bosnia eta Herzegovinan, Kanadan, Kroazian, Frantzian, Alemanian, Grezian, Italian, Herbehereetan, Norvegian, Errumanian, Serbian eta Erresuma Batuan onartu dute jada, eta errefuxiatu asko dagoeneko baliatzen ari dira horrekin. Hala ere, Espainiako Estatuan ez dago tresna hori, ez eta horretarako beste inolako tresnarik ere. “Gizarte abegikor gisa dugun betebeharra da, pertsona horiei ez ezik, herritar guztiei ere mesede egiten dielako. Ezin dugu talentua alferrik galdu”, amaitu du.

Interesatu Zaitez