Mugako pasabideen itxiera mugatzeko eta kalteak arintzeko Bruselak proposatu dituen neurriak balioetsi ditu EAJ-PNVk

Europako Parlamentuan EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak esan du “albiste ona” dela Europako Batzordeak planteatu duen proposamena mugako pasabideen itxierak Schengen eremuan azken errekurtso izaten jarrai dezan

Mugako pasabideen itxiera mugatzeko eta kalteak arintzeko Bruselak proposatu dituen neurriak balioetsi ditu EAJ-PNVk 03Otsailak
2023
2023 OtsailaK 03 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Johansson Komisario andreak, diputatu jeltzaleak Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugako pasabideen itxieraz egin duen galderari erantzunez informatu duenez mugen kodearen aldarazpenak, Europako Parlamentuan laster izapidetuko den zerbait, derrigorrezko egiten du ezarri baino lehen itxiera hauek izan ditzaketen ondorioak zehaztea, bai eta neurri zehatzak ezartzea ere inpaktua neurtzeko ebaluaketa hauetan antzemango diren ondorioak arintzeko . “Erabat babestuko ditugu neurri horiek”, aurreratu du euskal diputatuak.

Von der Leyenen lantalde horretan barne gaietarako komisario arduradun Ilva Johansson Suediako ordezkari andreak neurri horiek zehaztu ditu ordezkari jeltzaleak planteatu duen ekimenari erantzunez. Izaskun Bilbao Barandicak azaldu du Bidasoaren alde banatan diren hainbat entitate sozialek eta Akitania Berria, Nafarroa eta Euskadi Euro Erregio berriak zentzu bereko adierazpenak egin dituztela muga horretan pasabideak ixtearen aurrean. Hain zuzen ere, 2021eko urtarrilean, Pirinio Atlantikoetako prefeturak mugako bederatzi pasabide itxi zituen departamentu horren eta Euskadi eta Nafarroako Autonomia Erkidegoen artean. Hain zuzen ere Larrau, Les Aludes eta Ispéguy pasabideak itxi ziren, bai eta Hendaiako zubia ere, eta kontrol zorrotzak egiten ziren gainerako bostetan. “Neurri horrek kaltetzen ditu”, azaldu du Izaskun Bilbao Barandicak “hizkuntza bat partekatzen duen komunitate kulturalean ematen ari diren gero eta harreman pertsonal eta ekonomiko egonkorragoak eta biziagoak”.

Bere ekimenean eurodiputatuak gogoratzen zuen itxierak kaltetzen duen euro erregioko agintariek “pasabideak berriro irekitzea eskatu dute beren eguneroko bizimoduan pasabide horiek zeharkatzen dituzten pertsonei eragozpenak eta mugikortasun arazoak saihesteko” eta nabarmendu du itxiera bera eta kontrol horiek “justifikatzen zailak” ere direla arrazoi operatiboak aintzat harturik. Arazo hau aztertu zuen iragan azaroaren 24an Europako parlamentuko Gutxiengoen Intertaldeak. Egoera azaltzeko egin zen agerraldian hitz egin zuen Mikel Antonek, Eusko Jaurlaritzan Europako gaietarako zuzendariak.

Interesatu Zaitez