Iñigo Barandiaran diputatuak eta Nerea Ahedo senatariak Kongresuan eta Senatuan Gobernuari zuzendutako galdera sorta bat erregistratu dute “harrera eta babesa emateko euskal ereduarekin” bat ez datorren “makrozentroaren” eraikuntzari buruzkoak ezagutzeko
EAJ-PNVk Kongresuan eta Senatuan Espainiako gobernuari zuzendutako idatzizko galdera sorta bat erregistratu du Exekutibo zentralak, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioen Ministerioaren eskutik, Vitoria-Gasteizko Arana Klinikaren eraikina birmoldatzeko lizitazio-prozesua hasi duela jakin ondoren. Eraikin hori erabiliko omen da errefuxiatuei harrera emateko zentro gisa. 350 errefuxiatu hartzeko zentro hau martxan jartzeko lanek, hasiera batean 14.1 milioi euroko inbertsioa eskatuko lukete.
Iñigo Barandiaran diputatuak eta Nerea Ahedo senatariak aditzera eman dutenez, EAJ-PNVk “kezkatuta” ikusi du proiektu hau, hainbat euskal erakundek “makrozentro” honi ezetza eman diotela kontuan izanik. Hala, Barandiaranek gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko udalak proiektua auzitan jarri dutela “informazioa eman egin ez baitzaie inmigrazio-eskumenaren transferentziak mahai gainean jarraitzen duen arren”. Ahedok era berean baieztatu duenez “makrozentro honek planteatzen duen eredua Euskadin garatzen den eredu indibidualizatu eta integratzailearen kontra dago”.
Esandakoaren harira, Gorteetako EAJ-PNV taldeak Espainiako gobernuari zuzendutako ondorengo galderak erregistratu ditu:
1.-Gobernuak konfirma dezake eman den informazioa egiazkoa dela?
2.-Gobernuak adieraz dezake Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat entitate eta erakunderi ekimen horri buruz zer informazio eman zaien eta ea modu frogagarrian egin den?
3.- Gobernuak azal al ditzake helburu horrekin hasi diren negoziaketak, eta EAEko zein erakunde publiko edo erakunderekin egin diren?
4.- Gobernuak adieraz al dezake, hala badagokio, Ministerioak zer ebaluazio egin duen Gasteizen horrelako zentro bat behar dela zehazteko?
5.-Gobernuak baieztatu al dezake argitaratutako informazio horretan kontuan hartutako kopuruak egiazkoak diren, bai eraikin hori birgaitzeko hasierako kostuari dagokionez, bai haren kostu orokorrari dagokionez? (Jasota dago Migrazioen Estatu Idazkaritzak lizitatu duela 982.010 euroko eraikuntza- eta egikaritze-proiektua, eta obren finantzaketa, guztira, 14,1 milioi eurokoa dela).
6.- Gobernuak informatu al dezake proiektu tekniko hori EAEko entitate publiko bati edo erakunderi helarazi zaion?