Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe izango da, berriz ere, EAJ-PNVk 2023ko udal hauteskundeetan Lezamako Alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia

Bere bigarren agintaldiaren amaierara iristen ari dela, alkatea “lehen egunean bezain gogotsu” agertu da eta esan du “Lezama hazi arazten jarraitzeko proiektua” duela “erantzukizunean, entzute aktiboan eta erakundeen arteko solaskidetzan oinarrituta”

Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe izango da, berriz ere, EAJ-PNVk 2023ko udal hauteskundeetan Lezamako Alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia 23Abenduak
2022
2022 AbenduaK 23 |
LEZAMA

PARTEKATU

Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe (Lezama, 1969) izango da, berriz ere, EAJ-PNVren Alkatetzarako hautagaia Lezaman, hala erabaki baitu aho batez herri horretako Uri Batzar jeltzaleak. Hautagaitza berri honekin, egungo alkateak hirugarren aldiz jarraian aukeratua izateko erronkari egingo dio aurre. Hautagaiak aitortu du “lehen egunean bezain gogotsu” jarraitzen duela eta udalerria eta herrikideen bizitza kalitatea hobetzen jarraitzeko ilusioarekin”.

2015ean alkatetzara iritsi zenetik, Lezamak ikusi du proiektu esanguratsuak burutu direla, hauen artean tren geltoki berria Gurutzen, errepide azpiko ibilbidearen puntu beltza ezabatuz; udal gimnasio berria; ikasgela berria eta kultur gela berria; Larrabetzurako bidea oinezko egiteko lanak eta 0 eta 18 urte bitarteko lezamarrentzako aisiarako udal ekipamenduen eskaintza zabala. Zentzu honetan,udaletxeko behe solairuan kokatu dira 09 eta 3 urte bitarteko haurrentzako gela, ludoteka (4-8 urte bitartekoentzat), Gaztegunea (9-13 urtekoentzat) eta Gaztelekua (14 urtetik 18 urtera bitartekoentzat). Lan hauek, beste hainbaten artean, Lezama udalerri gisa hazi arazi egin dute eta herritarren bizitza kalitatea hobetzea ekarri dute.

Hurrengo legealdira begira, Aurrekoetxeak aurreratu du “udalerri gisa hazten jarraitzeko proiektuan” buru belarri murgilduta ari dela, erantzukizunean, entzute aktiboan eta, jakina, erakundeen arteko harremanetan oinarri harturik, “hemendik aurrera ere lan handiak egiten jarraitzeko”. Bestetik, hautagai jeltzaleak ingurumenaren eta gizarte arloaren alde egiten duen apustu irmoa berretsi du: “Pandemiak nabarmen baldintzatu duen legealditik gatoz; egoera honek hiritargoa kaltetu du hainbat alderditan. Horregatik, pertsonek gure lehentasuna izaten jarraituko dute eta beren osasuna eta bizitza kalitatea lehenesten jarraituko dugu, bai eta Lezamako ingurune naturala zaintzen eta balioesten ere”.

Interesatu Zaitez