Imanol Landak heriotza aseguruetarako erregistro publikorik eza zuzentzeko eskatu dio Justizia ministroari

Ohartarazi duenez, hildakoaren berri ez duten senideek banan-banan deitu behar diete aseguru-etxeei, hura berresteko

Imanol Landak heriotza aseguruetarako erregistro publikorik eza zuzentzeko eskatu dio Justizia ministroari 21Abenduak
2022
2022 AbenduaK 21 |
Senatua

PARTEKATU

Imanol Landa EAJ-PNVko senatariak heriotza-aseguruen berri ematen duen erregistro publikorik eza zuzentzeko eskatu dio Justizia ministroari. Arratsaldeko kontrol-saioan, Landak Pilar Llop ministroari jakinarazi dio horrek eragiten duela hildako pertsona baten gertukoek, haren berri ez izateagatik edo zein aseguru-etxetan kontratatu zen ez jakiteagatik, hauei banan-banan deitu behar izatea, hori berresteko. “Hala egin ezean, kontratatutako zerbitzurik gabe geratuko lirateke, hala badagokio, horrek konpainiari ekarriko dion aurrezpenarekin”, azaldu du Landak.

Senatari jeltzaleak jakinarazi duenez, Estatuko biztanleen % 47k heriotza-asegurua du kontratatuta heriotza dakarren zerbitzu guztiei aurre egiteko, 3.700 euroko batez besteko kostuarekin. Hori dela eta, aseguru mota horiek Aseguru Kontratuen Erregistroan sartzeko aukera planteatu dio Justiziako ministroari, istripu- eta bizitza-aseguruak kontsulta daitezkeen leku berean. “Erregistro hori, hain zuzen ere, 20/2005 Legearen bidez sortu zen, Senatuan aldez aurretik onartutako mozio baten eskariz, eta bertan kontsulta daitezke bi aseguru-kontratu mota horiek, baina ez heriotza-kontratuak”.

Bere erantzunean, Ministerioko arduradunak egoera horren errealitatea eta horrek dakartzan kalteak aitortu ditu, eta, horregatik, huts hori konpontzeko neurri eraginkorrak hartzeko konpromisoa hartu du, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioarekin batera; izan ere, Llopen arabera, Justizia Ministerioak ez du horretarako eskumenik.

Interesatu Zaitez