EAEren eskuduntzak indartzea lortu du EAJ-PNVk unibertsitateen alorrean euroerregioen arteko mugaz gaindiko lankidetzari begira

Josune Gorospe diputatu jeltzaleak iragarri du EAJ-PNVk baiezko botoa emango diola Unibertsitateen Legeari, alderdi positiboen dekalogo bat gehitu ondoren, baina nabarmendu duenez “hori ez da gure unibertsitate-sistemaren legea”

EAEren eskuduntzak indartzea lortu du EAJ-PNVk unibertsitateen alorrean euroerregioen arteko mugaz gaindiko lankidetzari begira 21Abenduak
2022
2022 AbenduaK 21 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Kongresuko Euskal Taldeak Unibertsitateen Lege Organikoaren aldeko botoa emango du, Espainiako Gobernuarekin hasieran proposatutako testua nabarmen hobetzen duten zenbait alderdi adostu ondoren. Josune Gorospe diputatu jeltzaleak “alderdi positiboen dekalogo” bat laburbildu du bertan.

Josune Gorospe Euskal Taldeko hezkuntza-arloko bozeramaileak azpimarratu du EAJ-PNVk lortu duela Europako beste erregio batzuekin lotutako EAEeskumenak indartzea, unibertsitate- arloan euroerregioen arteko mugaz gaindiko lankidetzaren bitartez. Horrela, Pirinioen bi aldeetan ikasleen mugikortasunerako ematen diren oztopoak kentzeko Euskal Taldearen lanarekin jarraitu da. "Euroerregioetan parte hartzen duten autonomia-erkidegoek unibertsitaterako sarbidea erraztuko duten ikasketen aitortza automatikoa bultzatu ahal izango dute", adierazi du Gorospek.

Gorospek era berean argi utzi nahi izan duenez “hori ez dela gure unibertsitate-sistemaren legea”, “Euskadik Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea baitu”, eta poztu egin da gobernu zentralaren proiektu hau Estatuan dauden unibertsitate-sistemak bideratuko dituen esparru-lege gisa onartuko delako. “Autonomia-erkidegoen eskumen-eremua bermatzen da, eta alde bakoitzaren eskumenak argi eta garbi bereizten dira” ezarri du diputatuak.

Interesatu Zaitez