Karmele Tubilla Artetxe, EAJ-PNVren Santurtziko alkategaia 2023ko udal hauteskundeetan

Santurtziko Udaleko egungo Kultura eta Euskara zinegotziak Aintzane Urkijo Sagredoren lekukoa hartuko du. Santurtziko bizi-kalitatea, zintzotasuna eta hurbiltasuna hobetzeko egindako lan bikaina eskertzen dio

Karmele Tubilla Artetxe, EAJ-PNVren Santurtziko alkategaia 2023ko udal hauteskundeetan 16Abenduak
2022
2022 AbenduaK 16 |
SANTURTZI

PARTEKATU

EAJ-PNVk, Udal Uri Batzarrek proposatuta, Karmele Tubilla Artetxe (Santurtzi, 1969) aukeratu du Santurtziko alkategai, 2023ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeei begira. Horrela, Santurtziko Udaleko egungo Kultura eta Euskara zinegotziak Aintzane Urkijoren lekukoa hartuko du. Aintzane Urkijok uko egin zion berrautaketari, zortzi urtez alkate eta beste zortzi urtez zinegotzi izan ondoren, eta “eskerrak eman dizkiot Santurtziko bizi-kalitatea hobetzeko egindako lan handiagatik. Auzokideekiko duen zintzotasuna eta hurbiltasuna dira nire erreferenteak zinegotzi gisa, eta, hautagai gisa, ohore handia da niretzat haien babesa eta konfiantza izatea”.

EAJ-PNVren alderdikidea 1996tik, Karmele Tubillak erronka berri honi heldu nahi dio, “guztiona den proiektu honen buru izateko sentitzen dudan ilusiotik abiatuta. Gure herria hobetzen eta eraldatzen jarraitzeko proiektu bat da, gure Herria tokian tokitik eraikitzen jarraitzeko, Euskadiri Santurtzi nazionalista bat emanez. Kudeaketa onaren erreferentzia eta bizitzeaz harro egongo garena. Ricardo Ituartek gidatutako eta Aintzane Urkijok sendotutako aldaketaren lekukoa jaso dut proiektu honetan. Ahaztu gabe birramama horien ondarea, nirea bezala, sardina-saltzaileak izan baitziren eta beren izaera borrokalaria, langilea, gure Santurtzi maiteari ezarri baitzioten”.

Santurtzin jaioa eta Kabiezesen bizi dena, Karmele Tubilla Artetxe euskalduna da, Irakasle Ikasketetan diplomatua eta Entzumen eta Hizkuntzako espezialista. Karmele Tubillak 30 urtetik gorako lan-esperientzia zabala eta aitortua eman du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean, bai eta ikastetxe publikoetan eta kontzertatuetan ere, hezkuntza-berrikuntzako taldeen buru izana, hainbat zuzendaritza-taldetan parte hartu izana eta nazioarteko hainbat biltzarretan parte hartu izana.

Karmele Tubillak elkarteekin hartutako konpromisoaren ondorioz, Zugaitza Dantza Taldean parte hartu dau, Kabiezeseko gurasoentzako katekesian, Bizkaiko Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluan, eta Izar Berriak antzerki taldea sortu dau, gurasoen artean euskara ikasi eta erabiltzeko. Bere inplikazio soziala, euskararen erabilera eta normalizazioarekin eta gure kulturaren hedapenarekin, agerian geratu zen pandemian zehar, ETB-1eko Etxetik Ikasten programan parte hartu zuenean (modu desinteresatuan). Urte horretan bertan, Zugaitza Dantza Taldearen bitartez, Santurtziko haurrek Gabonetako ilusioari eutsi ahal izatea eta Olentzerori eta Maridomingiri euren nahiak helaraztea ahalbidetu zuen, osasun arloko mugak gorabehera. Uztailaren 16an jaioa, Santurtzirako hain esanguratsua den data, urtero laguntzen du Karmengo Ama Birjinaren prozesioaz goza dezagun.

Zerbitzu publikorako duen bokazioak eta besteei laguntzeko duen prestasunak erakusten du hori, gure kultura- eta gizarte-elkartegintzako sarearekin batera, adin guztietako adineko eta gazteekin duen harremanean etengabe parte hartuz, edo irakaskuntzako ibilbide profesionalaren eta bizi den auzoan, Kabiezesen, duen egunerokotasunaren bidez.

Interesatu Zaitez