EAJ-PNVk ezezkoa eman die Estatuko Aurrekontu Orokorren aurkako betoei, Senatuko tramitazioa jarrai dezaten

María Dolores Etxanok egungo ziurgabetasun egoeran ahaleginak bateratzeko eta erakundeei egonkortasuna emateko beharra baloratu du

EAJ-PNVk ezezkoa eman die Estatuko Aurrekontu Orokorren aurkako betoei, Senatuko tramitazioa jarrai dezaten 12Abenduak
2022
2022 AbenduaK 12 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Talde Parlamentarioak baztertu egin du 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei Senatuan jarritako betoak babestea, izapidetzeak jarrai dezan. Maria Dolores Etxano senatariak Kongresuaren tramitean EAJ-PNVk Kontuetan sartzea lortu zituen zuzenketak goraipatu ditu, baita egungo ziurgabetasun egoeran ahaleginak bateratzeko eta erakundeei egonkortasuna emateko beharra ere. “Hobe da unean uneko egoera ekonomiko eta sozialera egokitutako aurrekontuak izatea, aurrekontu-luzapen batera joatea baino”.

Bozeramaile jeltzaleak adierazi duenez, aurreko aurrekontu-akordioak gauzatzeko aurrerapenek eta kupoaren bost urteko legea berritzeko Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko aldebiko akordioak konfiantza berreskuratu dute Sánchezen gobernuarengan. Berriz ere azpimarratu du “Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren Funtsen diseinu zentralizatuak horiek gauzatzea zailtzen duela eta helburua lortzea geldiarazten duela, hau da, eredu ekonomikoa eta produktiboa eraldatzea”, eta horiek birdiseinatzen aurrera egitea eskatu du, lurraldeen eta sektore ekonomikoen premia eta berezitasunei erantzungo dieten eskualde-irizpideak ezarriz.

Euskal Taldeak akordioa onuragarria dela uste duela azaldu du Etxanok, baina zehaztu du “zenbait neurri hartu gabe geratu direla, eta, gure ustez, horiek gauzatu ahal izango dira, elkarrizketa eta negoziazioa mantenduz, herritarrentzat eta sare ekonomikoarentzat onuragarriak diren akordioetan”, eta ohartarazi du EAJ-PNV “exijentea” izango dela akordioa betetzeari dagokionez, “akordio bat ona delako soilik betetzen bada”.

Interesatu Zaitez