Aitor Esteban bidegabeko erabiltze delituaz: “Egoki jotzen dugu 2015eko erreforma baino lehenagoko Zigor Kodera itzultzea"

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Euskal Taldeko bozeramailea PPren zigor politikatik aldetzearen aldeko agertu da eta “termino politikoetan elkarrizketaren bidera itzultzea” proposatu du arazo politikoak konpontzeko

Aitor Esteban bidegabeko erabiltze delituaz: “Egoki jotzen dugu 2015eko erreforma baino lehenagoko Zigor Kodera itzultzea 12Abenduak
2022
2022 AbenduaK 12 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramailea PPk 2015ean aldebakartasunez egin zuen aldarazpenaren aurreko Zigor Kodera itzultzearen aldeko agertu da bidegabeko erabiltze delituaren inguruan “Puntu horretaraino itzultzea bada, zuzen jotzen dugu eta babestu egingo dugu”, esan du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Estebanek gogora ekarri du garai hartan ere diputatu jeltzaleek PPren erreformaren kontra bozkatu zutela, politika zigorraren bidetik egitea bilatzen zelako. Horren kontra, EAJ-PNVk uste du arazo politikoak elkarrizketa politikoaren bidetik konpondu behar direla eta , horregatik, orain Zigor Kodean egin nahi den aldarazpenak norabide hori badarama “bultzatu eta babestu beharra dago”, esan du.

Egun Kongresuan izapide prozesuan dagoen Trans Legeaz galdetu diotenean, Espainiako gobernua osatzen duten alderdien arteko gatazka eragin duela gogora ekarriz, Estebanek esan du EAJ-PNV lerrokatuta dagoela “Euskal Legeak jasotzen duenarekin” Estatukoa baino lehenagokoa baita. Beraz “Hasierako lege proiektuaren posizioekin hurbilago” dago. `Soilik Bai da Baietz´ legearen inguruko polemikari dagokionez, Estebanek nabarmendu duenez “egoeraren azterketa serioa egin behar da eta beste epaimahaiek zer erantzun ematen duten ikusi arte itxaron”, baina berretsi duenez “ez dut baztertzen Legearen aldarazpen puntuala”, baina aldaketa horrek ez ditu konponduko egun berrikusten ari diren zigorrak.

Azkenik, Esteban eszeptiko agertu da egungo legealdian Sekretu Ofizialen Legearen erreformaren izapidea amaitzearen inguruan, Euskal Taldeak sei urtetan erreklamatu duela nabarmenduz. Bozeramaile jeltzaleak “erabat desegoki eta arbuiagarri” jo du Informazio Klasifikatuaren Lege Aurreproiektuaren testua, abuztuan Espainiako gobernuak onartu zuena eta ildo beretik gaineratu duenez “are okerragoa izango litzateke, egoerari berritzearen eta demokratizazioaren itxura emango bailioke ezer konpondu gabe”.

Interesatu Zaitez