Herriko alderdikideek egungo alkatearenganako konfiantza berretsi dute EAJ-PNVren hautagaitza lideratzeko, eta hautagaiak bere aldetik baieztatu du “lanarekin eta dedikazio osoarekin gure herrikideen bizitza baldintzak hobetzen jarraitzeko” asmoa duela
Joseba Urbieta Lemos (Alonsotegi, 1972), EAJ-PNVren zerrendako buru izango da, berriz ere, maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan. Egungo alkateak Alonsotegiko alderdikideek adierazi dioten babesa eskertu du eta baieztatu du “lan eta dedikazio osoarekin” erantzungo duela “gure herrikideen bizi baldintzak hobetzen jarraitzeko”. Era berean adierazi duenez “berretsi nahi dut bizitzeko, lan egiteko eta gozatzen jarraitzeko Alonsotegi herria eraikitzeko proiektuarekin daukadan konpromisoa”, aurreratu du.
Hauteskundeetarako 6 hilabete eskas falta direla, Urbietak adierazi duenez “2019ko hauteskunde programan eraman genituen proposamen eta proiektu guztiak bete ditugu. Erakutsi egin dugu EAJ-PNV Alonsotegin bide onetik joan dela, gauzak ondo egin dituela”, nabarmendu du hautagai jeltzaleak.
Datorren legealdiari begira, Urbietak uste du Alonsotegik hazten jarraitu behar duela Bizkaiko eskualde honetan erreferente izaten jarraituz. “Erronkarik handiena da Alonsotegiko herritar guztion bizi kalitatea hobetzen jarraitzea, irisgarritasun arloko hobekuntzekin eta ingurumenaren jasangarritasuna lantzeko proiektuak abiaraziz; kirolaren praktika bezalako ohitura osasungarriak sustatuz, bai eta enpleguaren sorkuntzarekin ere, eta hori dena gure sustraiak eta gure kultura ahaztu gabe. “Urratsez urrats, atzera egin gabe, lortuko dugu Alonsotegik aurrera egin dezan” eta horrela “herri adeitsu batean bizitzeaz harro egoten jarraituko dugu, herri modernoa, Alonsotegiren egunerokoa eraikitzen dutenekiko errespetua zainduz, Alonsotegi bizitokirik onena izan dadin”, aldarrikatu du.