EAJ-PNVk Kultura Bonu Gaztea eskuratzeko izapideak errazteko eskatu dio Kultura ministroari

Almudena Otaolak harridura adierazi dio Kultura ministroari, tramitazioa ezin delako telefono mugikorraren bidez egin, 18 urteko gazteei zuzendutako produktua izanik

EAJ-PNVk Kultura Bonu Gaztea eskuratzeko izapideak errazteko eskatu dio Kultura ministroari 22Azaroak
2022
2022 AzaroaK 22 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Almudena Otaola senatariak Gazte Kultura Bonua eskuratzeko izapideak errazteko neurriak hartzeko eskatu dio Kultura eta Kirol ministroari. Gaur arratsaldeko kontrol-saioan, ordezkari jeltzaleak agerian utzi ditu eskatzaileek dituzten oztopo batzuk, eta, horren ondorioz, 2022an 18 urte bete dituztenei zuzendutako bonu hori eskuratzeko izapideak hasi dituztenen %58k soilik lortu dutela helburua betetzea. “Izapideak erraztu behar dira. Zer neurri hartuko dituzu antzemandako arazoak konpontzeko eta bonua lortzea ezinezkoa izan ez dadin?”

Otaolak muga horiek sortzen dituzten oztopoen adibide gisa aipatu du bonuak ezin direla telefono mugikorraren aplikazioaren bidez izapidetu, bai, ordea, eskaeraren egoera kontsultatu. “Harrigarria da, 18 urteko gazteei zuzendutako produktua baita, harremanak izateko eta izapideak egiteko modu nagusia mugikorra duten gazteak”. Bestalde, senatari jeltzaleak Miquel Iceta ministroari galdetu dio, bonu horren helburua 2022an adin-nagusitasuna betetzean pandemiaren oztopoarekin topo egin zutenei kulturarako sarbidea erraztea bada, zergatik ez zaie bonu hori eman 2021ean eta 2020ko martxotik aurrera bete zutenei ere.

Otaolak azaldu duenez, Euskadin bonua lortzeko izapidea betetzea lortu duten gazteen portzentajea Estatuko batez bestekoa baino handiagoa izan arren, EAJ-PNVko senatariarentzat “deigarria” da kopuru hori %100etik urrun egotea, kontuan hartuta EAEko hainbat administraziok antzeko ezaugarriak dituzten kultura-bonuak “24-48 orduko epean agortu egiten direla”.

Iceta ministroak aurreratu duenez, datorren urteari begira, kanpainaren informazioa hobetuko dute, gako aurreratua gako sinplearekin aldatuko dute identifikazioak botila-lepoa sor ez dezan, eta aurrez aurreko kudeaketa bultzatuko dute posta-bulegoen bidez.

Interesatu Zaitez