Sergio Fernández Olazabalen helburua izango da “Karrantzako auzoak biziberritzea eta kultura-ondarea babestea”

Karrantzako alkategai aukeratu berri denak baieztatzen du EAJ-PNVk “etorkizunerako proiektuak” bultzatuko dituela eta “udal politikaren inguruan ematen ari zen zarata” arinduko duten ekimenak planteatuko dituela

Sergio Fernández Olazabalen helburua izango da “Karrantzako auzoak biziberritzea eta kultura-ondarea babestea” 16Azaroak
2022
2022 AzaroaK 16 |
KARRANTZA

PARTEKATU

Sergio Fernández Olazabal (Karrantza, 1990) aukeratu du aho batez Karrantzako EAJk 2023ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen alkategai. 32 urte dituela talde jeltzalearen egungo bozeramaileak aurrera egiteko hurrengo pausua eman du eta hautagaitza onartu du horren maite duen herriko alkatetza eskuratzeko.

Alderdikideei berarengan jarri duten konfiantza eskertu ondoren, Karrantzako herrikideei ondorengoa adierazi nahi izan die “Gogotsu nago herri honen onerako lan egiteko eta nire herrikideen eguneroko bizimodua hobetzera bideratutako jarduerak garatzeko. Ohore erraldoia da niretzat, baina ez dut ahazten erantzukizun berbera ere suposatzen didala, eta horrek zorabioa eta ilusioa nahasten dituen sentsazioa uzten dit”, aitortu du.

Hautagaia murgilduta dago dagoeneko EAJ-PNVk datorren maiatzeko udal hauteskundeetara eramango duen proiektua lantzeko prozesuan. Zentzu honetan, Fernandezek aurreratu du dokumentu horretan jasoko direla, besteak beste “auzoak eraberritzea, ondare kulturala finkatzea eta babestea, anbulatorioa hobetzea, espaloiak bukatzea eta garraio publikoa hobetzea”.

Karrantzako semea da Sergio Fernandez, basoko teknikaria da lanbidez eta zaletasunen artean ditu irakurketa eta mendia. “Biziki liluratzen naute natura- eta kultura-ondareak, Karrantzan daukagun historia aberats bezain ezezagunak”, esan du. Halaber “bereziki harro sentiarazten dit berezko dugun izaerak, denborarekin garatu dugun pertenentzia-sentimenduak, herri gisa identifikatzen gaituenak”.

Interesatu Zaitez