Euskal taldeak zuzenketak planteatu dizkie bankuen eta energia-enpresen gaineko zergei

Lege Proposamenari zortzi zuzenketa aurkeztu dizkio, eta Espainiako gobernuari exijitu dio foru erakundeekin adostea figura horiek Euskal Hitzarmenera eta Nafarroako Ekonomia Itunera moldatzea

Euskal taldeak zuzenketak planteatu dizkie bankuen eta energia-enpresen gaineko zergei 10Azaroak
2022
2022 AzaroaK 10 |
Kongresua

PARTEKATU

Kongresuko Euskal Taldeak zortzi zuzenketa planteatu dizkio Energia enpresei, mailegu- eta finantza-entitateei aldi baterako zergak ezartzeko lege proposamenari.

Lehenengo eta behin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko foru herrialdeen defentsan, EAJ-PNVk zuzenketa bat aurkeztu du EAEri eta NFEri dagokien zatia, Legean ezarriko dena betez, hurrenez hurren Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan eta Nafarroako Hitzarmenaren Koordinazio Batzordean lantzeko. Euskal Taldeak beste behin gogoratu dio Espainiako gobernuari zerga berri horiek hurrenez hurren Euskadiko eta Nafarroako erakundeekin adostu eta moldatu behar direla.

Bestetik, askotariko beste zuzenketa batzuk planteatu zaizkio testuari. Hauen artean testua Europako Kontseiluaren (EB) 2022ko urriaren 6ko 2022/1854 Araudira moldatzeko, PSOE eta UP alderdiek aurkeztu duen zioen azalpenean jasotzen dena betez, enpresa hauek jaso dituzten aparteko mozkinak zergapetzeko.

Halaber, EAJ-PNVk proposatzen du Lege Proposamenean doikuntzak egitea zergapetze beharretik salbuesteko jarduera nagusi gisa energia ez den enpresa taldeko sozietateei edo jarduera arautuak garatzen dituzten enpresei, bai eta eskumendeko enpresei eta atzerrian kokapen iraunkorra duten lantegiei, tratu berbera emateko. Halaber, EAJ-PNVk zuzenketa bat erregistratu du bankuei zergapetzea aplikatzeko lurralde esparrua argi geratu dadin, eta beste zuzenketa bat zergapetze hauek izan dezaketen eragin kaltegarria arintzeko, trantsizio energetikoaren eta deskarbonizazioaren alde egingo duten proiektu industrialetako inbertsioak bultzatuz. Amaitzeko, Euskal Taldeak proposatu du Hidrokarburuen gaineko Zergari dagozkion sarrerak negozio-zifra garbitik ateratzea.

GARRANTZITSUA: ondorengo estekatik jaitsi daitezke Euskal Taldeak aurkeztu dituen zuzenketak https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/20607/enmiendas-del-grupo-vasco-al-articulado-de-la-prop

Interesatu Zaitez