EAJ-PNVk ikerketa “berehalakoa eta independentea” eskatu du Melillan gertatutakoak argitzeko

Maitane Ipiñazar legebiltzarkide jeltzalearen ustez, ezinbestekoa da erantzukizunak argitzea eta biktimen erreparaziorako neurriak ezartzea. “Hori izan beharko litzateke edozein estatu demokratikoren helburua”, esan du

EAJ-PNVk ikerketa “berehalakoa eta independentea” eskatu du Melillan gertatutakoak argitzeko 10Azaroak
2022
2022 AzaroaK 10 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Maitane Ipiñazar EAJ-PNVko legebiltzarkideak ekainaren 24an Melillako hesian gertatutakoa ikertzeko eskatu du. Agintarien arabera, 23 etorkin hil ziren, eta 70 baino gehiago hainbat GKEren arabera. “Berehalako ikerketa  eta independentea eskatzen dugu, gertaerak argitu eta erantzukizunak argitu behar direlako. Biktimei erreparazioa emateko neurriak ezarri behar dira. Hori izan beharko litzateke edozein estatu demokratikoren helburua”, adierazi du.

Ordezkari jeltzaleak modu horretan hitz egin du ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkuran, Erresuma Batuko telebista publikoak argitaratutako irudiei erreferentzia eginez. Bertan, Marokoko agenteak Espainiako lurraldean sartzen erakusten dira, gorpu ugari jaso eta Marokoko lurraldera eramateko. “Giza eskubideak zorrotz errespetatzen dituen migrazio-politika al da hau?”, galdetu du.

Ildo horretan, Ipiñazarrek baztertu egin ditu migrazioaren eta asiloaren arloan Europak eta Espainiak gaur egun dituzten politikak, mugak militarizatzearen eta kanpora ateratzearen ingurukoak baitira, eta uste du Europar Batasunak migrazio-politika koherente eta bateratu bat ezarri behar duela, bai eta asilo- eta babes-politika bat ere, giza eskubideekiko errespetuan oinarritua. “Migratzaile guztien duintasuna eta giza eskubideekiko errespetua bermatuko duten legezko bide seguruak ezarri behar dira. Badakigu zein diren egungo migrazio-politiken ondorioak. Urtean pare bat aldiz, gutxienez, Bidasoan ikusten dugu. Kasu honetan Melillan gertatu da, baina horrek ez du axolarik, Giza Eskubideen urraketak dauden guztietan EAJ-PNV kontra egongo delako”, adierazi du.

Interesatu Zaitez