Ekaitz Mentxaka izango da, berriz ere, Ugao-Miraballeseko alkategai jeltzalea

Egungo alkateak bere hirugarren kandidaturari helduko dio “indarberrituta eta jarraitzeko gogotsu”, bai eta “hiribildua hobetzen jarraitzeko proiektuekin” ere

Ekaitz Mentxaka izango da, berriz ere, Ugao-Miraballeseko alkategai jeltzalea 02Azaroak
2022
2022 AzaroaK 02 |
UGAO-MIRABALLES

PARTEKATU

Ugao-Miraballeseko EAJ-PNVk iragan urriaren 13an egin zuen Uri Batzarrak aho batez erabaki zuen Ekaitz Mentxaka Corral aukeratzea Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko hiribildu honetan EAJ-PNVk datorren urteko udal hauteskundeetarako proposatuko duen zerrendako buru izendatzea. Mentxakak esperientzia zabala du Ugao-Miraballeseko udalean, bertako alkate baita 2013ko otsailetik.

Egungo alkateak ziurtatu du “indarberrituta eta gogotsu” dagoela jarraitzeko eta “bi arrazoi nagusi” dituela. “Lehenik eta behin nire lana eta gobernu taldearena gure herritarren parte handi batek baloratzen eta onesten duela ikusten dudalako; eta bigarrenik, alderdikideen babesa jaso dudalako, aho batez. Faktore biak funtsezko izan dira hurrengo legealdian jarraitzeko proposamena onartzeko orduan”.

Mentxakak aitortu du pandemiaren eraginez azken urteak gogorrak izan direla, “baina horrek ez du eragotzi, ezta eragotziko ere, udalerriaren etorkizunerako gako diren proiektuak hastea edo oraingo legealdia amaitu baino lehen burutu ahal izatea”. Ugaoko alkateak eginiko jardueren artean nabarmendu nahi izan ditu “Udiarraga kalearen zati bat eta konsejubaso kalea zati batean oinezko bihurtzea, HAPOren onarpena eta laster Bartolome Deunaren parrokiako portikoak birgaitzeko lanak hastea. Horrekin irabaziko dugu egun pribatua den toki bat eta herritarrek erabiltzen ez dutena. Gure herriko denda eta ostalaritzari dagokionez laguntza ekonomiko zuzenak eman dira pandemiaren lehen urtean. Txandakako aparkalekua ere jarri dugu eta Ugaobonoren kanpainak egin ditugu gure merkataritzari mesede egiteko”, azaldu du.

Hautagai jeltzalearen ustez, “pumptrack pista bat eraikitzea”, kiroldegiko aparkalekua handitzea edo Eusko Jaurlaritzaren alokairu-programa publikoetarako etxebizitzak birgaitzeko laguntzak ematea oso garrantzitsuak dira ugaotarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko. “Guretzat funtsezkoa da okerren pasatzen ari diren familiei erantzutea. Zentzu berean, legealdi osoan zehar, ezarritako baldintzak betetzen zituzten eta laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiek jaso ahal izan dute laguntza hori, eta horretarako aurrekontu-partida handitu da beharrezkoa izan den bakoitzean”. Mentxakak balorazio positiboa egin du.

Ugao-Miraballesentzako etorkizuneko erronkei edo proiektuei dagokienez, Ekaitz Mentxakak aipatu duenez “gaur egun etorkizunera begira daukagun erronkarik handiena da anbulatorio berri bat eraikitzea, irisgarriagoa eta modernoagoa, egungoaren prestazioak hobetuko dituena eta zerbitzu berriak emateko aukera emango duena. Beste proiektu garrantzitsu bat, zalantzarik gabe, auzo batzuetako irisgarritasuna hobetzea izango da”.

Ekaitz Mentxaka Corral hautagai berraukeratuak 47 urte ditu, ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Karguak uzten dion denbora apurra familiarekin eta lagunekin ematen du. Oro har kirolak interesatzen zaizkio, bereziki futbola, pilota eta mendiarekin lotutako jarduerak. Ugao-Miraballesek bere kale eta auzoetan duen giroa atsegin du. “Udalerri bizia da, eta oso ingurune atsegina du bizitzeko eta familia bat osatu ahal izateko. Gainera, oso zerbitzu onak dituen herria dela uste dut. Sekula ez nioke huts egingo Udiarragako jaietako indaba jate herrikoiari eta, jakina, ezta Hiru Hodien iturriko bolaren bueltari ere, ugaotarrentzat oso ekitaldi hunkigarria baita”.

Interesatu Zaitez