Iban Rodriguez izango da berriro Leioako alkate izateko EAJ-PNVren hautagaia

Herriko Uri Buru Batzar jeltzaleak egungo alkatea aukeratu du EAJ-PNVk 2023ko udal-hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaburu izateko

Iban Rodriguez izango da berriro Leioako alkate izateko EAJ-PNVren hautagaia 01Azaroak
2022
2022 AzaroaK 01 |
LEIOA

PARTEKATU

Leioako alderdikietzak Iban Rodriguez Etxebarriarengan, egungo alkatearengan, konfiantza agertu du berriro, EAJ-PNVk maiatzeko udal-hauteskundeetan aurkeztuko duen hauteskunde zerrendako buru izan dadin. Proposamena aho batez berretsi zuten ostegunena, urriak 27an, Leioako Batzarreko alderdikideek.

Hiru seme-alabaren aita eta irakaslea lanbidez, Iban Rodríguez Etxebarriak alkate gisa ekin dio legegintzaldi honi, COVID19ren pandemiak markatuta, baina kargu publiko gisa duen esperientzia zabala da, 2013 eta 2019 artean Hirigintzako zinegotzi eta alkateorde izan baita, Leioan bertan, Mari Carmen Urbieta alkate zela.

Agintaldi honetan, proiektu estrategiko handiak bultzatu ditu Leioarako, batzuk Udalarenak eta beste batzuk beste erakunde batzuen mendekoak, Aldundiaren eta Jaurlaritzaren arteko etengabeko lankidetzan. Pandemiaren ondorioz izandako geldialdiaren ondoren, agintaldi honen amaieraren eta hurrengoaren artean garatuko dira, udalerriak urte hauetan guztietan izan duen aldaketa ikusgarriarekin jarraituz.

Interesatu Zaitez