Hazkundea bultzatzeko, azpiegiturak hobetzeko eta gizarte babesa zabaltzeko 84 zuzenketa aurkeztu dizkie Euskal Taldeak Estatuko Aurrekontu Orokorrei

Nabarmentzekoak dira giza eskubideen defendatzaileen aldi baterako babesa, errefuxiatu sahararrentzako funtsak, Guggenheim Urdaibairen garapena, garraiorako laguntzen luzapenak eta tren garraioko eta sektore hidraulikorako inbertsioak, bai eta I+B arlorako eta euskara eta arteak bultzatzera bideratutakoak ere. EAJ-PNVk azpimarratu du zuzenketa horiek asmo eraikitzailearekin aurkeztu direla, eta Espainiako Gobernuarekin akordio berri bat lortzeko borondatea agertu du, euskal herritarrak eta Euskal Agendaren garapena defendatzeko

Hazkundea bultzatzeko, azpiegiturak hobetzeko eta gizarte babesa zabaltzeko 84 zuzenketa aurkeztu dizkie Euskal Taldeak Estatuko Aurrekontu Orokorrei 28Urriak
2022
2022 UrriaK 28 |
Kongresua

PARTEKATU

Kongresuko Euskal Taldeak 84 zuzenketa partzial aurkeztu dizkio guztira 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuari, herritarren eguneroko bizimodua hobetzeko eta Euskal Agenda garatzeko. Zuzenketa gehienak ondorengoak dira: hazkunde ekonomikoa bultzatzea, gizarte-babesa handitzea, azpiegiturak hobetzea eta euskara eta arteak sustatzea. Zuzenketa horiek asmo eraikitzailearekin aurkeztu dira, eta Espainiako Gobernuarekin akordio berri bat lortzea dute helburu.

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA ETA SAHARA

EAJ-PNVk giza eskubideen defentsarekin duen konpromisoaren ildotik jarraituz 2 milioi euroko zuzenketa aurkeztu da aldi baterako babes-programa bat garatzeko, beren jatorrizko herrialdean giza eskubideen defentsan eta sustapenean egiten duten lanagatik beren bizitza edo segurtasuna mehatxatuta daukaten duten pertsonak hartzeko, euskal erakundeek egiten duten bezala. Halaber, Euskal Taldeak 7 milioi euro eskatu ditu Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamenduetarako. Bestalde, zuzenketa baten bidez, portuko tasen salbuespena zabaldu nahi da soil-soilik jarduera humanitario edo sanitarioetan aritzen diren ontzi guztietara.

ARTIKULUAK

Artikuluei dagokienez, guztira 22 zuzenketa aurkeztu dira, 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua hainbat esparrutan hobetzeko. Lehenik eta behin, zailtasun ekonomikoen eta beharrezko gizarte-babesaren testuinguruan, Euskal Taldeak proposatu du 2023ko ekitaldian zehar luzatzea Ukrainako gerrari erantzuteko Lege Dekretuan garraior sektorerako jasotzen diren laguntza zuzenen finantzaketa. Dekretu hori aurtengo abenduaren 31n amaitzea aurreikusten zen hasiera batean.

Gainera, Lan Erreformaren aurrean erakutsitako jarrerarekin bat etorriz, Euskal Taldeak aurrekontuak zuzendu ditu, EAJ-PNVk behin eta berriz alderdi juridikoan aldarrikatu duena berresteko: hitzarmen autonomikoak Estatukoen gainetik lehenestea, langileentzat onuragarriagoak direnean.

Era berean, eremu publikoan kontratazioa eta enplegua sustatzearekin lotutako zuzenketa batzuk aurkeztu dira, eta beste bat zerbitzuen kontratu publikoak berrikustea ahalbidetzeko, soldata-igoerak jasotzeko. Euskal Taldeak, beste zuzenketa baten bidez, langile autonomoen prestakuntzan eta kooperatibetan berdintasun-planak sustatzen laguntzea ere planteatzen du. Azkenik, EAJ-PNVk hiru zuzenketa aurkeztu ditu EAEko Herrialde Historikoen foru erregimena babesteko, Ekonomia Itunaren Legearen arabera.

B+G

EAJ-PNVk ikerketarekin, garapenarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoaren ildotik, hainbat zuzenketa proposatu dira hainbat proiektutarako. Lehenik eta behin, 6M € esleitu zaizkio Bioef Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioari, gaixotasun arraroak ikertzeko. Gainera, 50 milioi euroko guztizko balioa duten zuzenketak planteatu dira proiektu hauetarako: Zibersegurtasun Industriala (ZIUR, 1,5M €), enpresa-eraldaketa (Navarra Zirkular, 2M €), Adimen Artifiziala (5M € Nafarroan), energia berriztagarriak (CENER, 2M €; CIC Energigune, 1M €), trakzio elektrikoa eta hidrogenoa (Mubil, 3M €), ekonomia zirkularra eta osasuna (Basque Culinary Center, 2M €), teknologia kuantikoak (Quantum Hub, 20M €) edo I+Grako unibertsitate-esparruan, EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitatearentzat ia 10 milioi euroko zuzenketekin.

AZPIEGITURAK

Tren-azpiegituren atalean, Euskal Taldearen zuzenketen helburua euskal herritarren egunerokotasuna hobetzea da, geltokien hobekuntza eta irisgarritasun proiektuetarako partidak jarriz. Nabarmentzekoak dira Martuteneko geralekurako 7M €ko partida; Loiolako Erriberako aldagunerako 3M €koa; Pasaiarako 1,7M €koa; Irungo Trenbide gunea estaltzeko proiekturako 1M €koa eta Arabako Luiandoko geltokirako 750mila €koa. Eta, ohi bezala, hainbat tartetan trenbide-pasaguneak kentzeko bidean aurrera egiteko partida ekonomikoak esleituko dira, hala nola Aranguren Balmaseda (3M €), Muskiz (1M €), Ortuella (1M €), Urnieta (1,7M €) eta Donostia (2M €) lineako seiak. Era berean, Bilbo-Karrantza lineako zerbitzuak indartzea eskatzen da, milioi bat euroko partidarekin.

Bide-azpiegiturak hobetzeko bi partida aurreikusten dira, hala nola Zadorra ibaiaren gainean zubi bat eraikitzea eta Ebro ibaiaren gainean zubi zuria zaharberritzea, biak Araban, guztira 1,6M €. Azpiegitura hidraulikoei dagokienez, 10M €esleitu dira Loiola HUA handitu eta birmoldatzeko obretarako, eta 7M € Zadorra ibaia Gasteizen uholdeen aurka babesteko proiekturako.

KULTURA, EUSKARAREN DEFENTSA ETA ITSASALDEA

Kultura arloko proiektuei dagokienez, Euskal Taldeak 15 zuzenketa aurkeztu ditu euskara, arteak edo bisita kulturalak sustatzeko. Nabarmentzekoa da 25 milioi euroko partida bat, Guggenheim Urdaibai museoaren garapena sustatzeko, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak proiektu horrekin 40M €ko guztizko esleipenerako hartutako konpromisoarekin bat etorriz. Eta, era berean, 3 milioi euro esleitzen dira euskararen eraldaketa digitalerako proiektu baterako, 4 milioi Gasteizko Antzoki Zaharra birgaitzeko, 6,6 milioi euro Arte Eder Museoa handitzeko proiekturako, 4 milioi Bilboko Labe Garaia zaharberritzeko, 1,1M € Arte Garaikideko Euskal Zentro Museorako, Artiumerako edo 250 mila Amaiurko Gaztelua birgaitzeko, besteak beste.

Bestalde, zuzenketak aurkeztu dira, euskal itsasertzeko proiektuetarako partidekin. Besteak beste, ondorengoak nabarmendu dira: Oribarzarko hondartza berroneratzea eta lehengoratzea (6M €), Donostiako Eduardo Chillida pasealekua oinezkoentzat jartzeko 4M €, Mutrikuko berroneratze-jarduketak (750mila), Zumaia Getaria oinezkoen pasealekua (1M €) edo Kontxako pasealekuko horma eta babesa zaharberritzea (1M €), Gipuzkoan; eta Sukarrietako oinezkoen bidea konpontzea, Sestaoko Galindo ibaiaren aurrealdeko ingurumena berreskuratzeko proiektua eta Plentzia Butroi pasealekuko obrak, Bizkaian.

GARRANTZITSUA: Ondorengo estekatik jaitsi daitezke 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuari Euskal Taldeak aurkeztu dizkion zuzenketak: https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/20591/enmiendas-del-grupo-vasco-a-los-presupuestos-gener

Interesatu Zaitez