Energiaren kostearen igoerari neurriak jartzearen alde agertu da Jose Antonio Suso

Arabako EAJ-PNVren presidenteak ez du begi onez ikusten BEZ eta PFEZ bezalako zergak jaistea, osasunaren, hezkuntzaren eta gizarte prestazioen aurrekontuen “elikagai” direlako

Energiaren kostearen igoerari neurriak jartzearen alde agertu da Jose Antonio Suso 08Apirilak
2022
2022 ApirilaK 08 |
ABB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVren Araba Buru Batzarraren presidente José Antonio Susok espero du gaur bertan, ostirala, Eusko Legebiltzarren egingo den ezohiko bilkuran “elkarrizketatik kontsentsua ateratzea”, Ukrainiako gerraren ondorioei aurre egin ahal izateko behar diren neurriak onartzera begira . “Alderdi batzuen eta besteen arteko posizio kontrajarriak dauden arren, ahalegina egin beharko da adostasun puntuak bilatzeko onartuko diren neurrietan, bizi dugun egoera konplikatu eta zailari aurre egiteko, dagoeneko abian jarri direnak osatuko baitituzte”, esan du gaur goizean Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan.
Arabako EAJ-PNVren presidentearen aburuz konponbidea da “behin behineko neurriak uztartzea euskal erakundeen eskuetan soilik ez dauden neurri progresiboekin”, “zaurgarritasun handian dauden pertsonei laguntzeko eta, enpresen kasuan, egunotan izaten ari diren koste altuak jaisteko, beren jarduerari eutsi ahal diezaioten”.

Zentzu berean, José Antonio Susok lehenetsi beharreko jotzen du kosteen igoera ekarri duten faktoreetan eragitea. “Elementu nagusiena da energia. Beharrezkoa da gasaren eta argindarraren prezioa bereiztea. Zergak jaistea baino garrantzitsuago jotzen dut. Egia da erregaien kasuan zergak jaitsi ahal direla berehalako ondorioak izan ditzan, baina horretarako Bruselaren baimena behar da”, esan du. “Ez nago ados BEZ eta PFEZ bezalako zergak jaistearekin, osasunaren, hezkuntzaren , gizarte prestazioen eta abarren aurrekontuak elikatzen baitituzte”.

Inflazioaren igoerari eta hiritargoarentzat ekar ditzakeen ondorioei buruz, José Antonio Susok beharrezko jotzen du “patronalaren eta sindikatuen arteko errenta-ituna”. “Oreka bilatu behar dugu langileen erosahalmena jaistea saihesteko, baina baita neurri batzuek ekonomiarako ekar ditzaketen ondorioak baloratzeko ere”, nabarmendu du.

Nuñez Feijóo PPko presidente bihurtu izanak ekarriko dituen aldaketez eta alderdi horrek Arabako EAJ-PNVrekin dituen harremanetarako ekarriko dituen ondorioez galdetuta, Arabako buru jeltzaleak adierazi du jarrerak aldatu direla. “Uste dut diskurtso aldaketa bat emango dela eta lankidetza ereduaren aldaketarekin osatu beharko da, baina ez hauteskundeetarako, baizik eta hiriari dagokionez”.

Euskal sozialisten presidente Eneko Anduezak PSEk gobernatzen duen tokian EAJ-PNVri leialtasun handiagoa erreklamatuz egin duen eskariaren aurrean, Jose Antonio Susok esan du “tokian tokiko kontu zehatzak” direla horiek, jatorria “harreman pertsonaletan” baitute. “Arazoren bat gertatzen denean, hitz egiten da eta minutu gutxi batzuetan konpontzen da gatazkarik sortu gabe”, esan du. Datorren urteko Udal eta Foru hauteskundeei dagokienez, ABBren presidenteak ez du iragarpenik egin nahi izan hauteskundeen ondoren egin ahal izango diren itunei buruz, hauteskunde horien “emaitzen” arabera erabakiko direlako. Dena dela, EAJ-PNVren eta PSEren arteko harremana “ona” dela esan du eta “bazkide preferente” deitu du.

Bere herrialdeari dagokionez, Arabako presidente jeltzaleak nabarmendu duenez “ez dut zentzugabekeria jotzen bizi garen une honetan Izarra ikastetxe zaharrean eguzki- planta bat instalatzeko proposamena”. Halaber,Deportivo Alavés eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena ekarri du gogora, hain zuzen ere kirol talde hau hondamenditik ateratzen lagundu zuena desagertzeko zorian zegoenean. “Handik aurrera talde arabarra Lehen Dibisioan egon da denbora tarterik nagusienean eta herrialdearentzat ekarri zu zerga bidez datozen sarrerak nabarmen igotzea”.

Laster amaituko da hitzarmen hori, eta, hortik aurrera, Alavesek bultzatu egin beharko du lursailengatik ordaintzen duenaren kostuak jasan dezakeen jarduera.

Udalen finantzaketari dagokionez, ABBren lehendakari eta Errioxar Arabako Lezako alkateak uste du Arabako Foru Aldundiak behar beste finantzatzen dituela udalak, baldin eta Foru Aldundiak Obra eta Zerbitzuen Planetara, Veredasera edo gizarte-zerbitzuei buruzko udal-eskumeneko hitzarmenetara bideratzen duena FOFELi gehitzen badiogu, foru-erakundeak %80 diruz laguntzen baitu.

Interesatu Zaitez