José Antonio Suso: "Aukera badago akordio bat adosteko, baldin eta Espainiako gobernuak hitzarmen autonomikoen prebalentzia bermatzen badu”

“Espainiako gobernuak bermatzen badigu gure helburua betetzeko formula bat, prest egongo gara lan erreforma babesteko”, esan du Araba Buru Batzarraren presidente José Antonio Susok, hitzarmen autonomikoen prebalentzia, estatuko hitzarmenen gainetik, “Euskadirentzat eta, beraz, EAJ-PNVrentzat, funtsezko elementu” dela berretsi ondoren

José Antonio Suso: 02Otsailak
2022
2022 OtsailaK 02 |
ABB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Gaur goizean Radio Vitoria irratian egin dioten elkarrizketan, Arabako jeltzaleen buruak baieztatu duenez “politikan 24 ordu asko dira akordio bat lortzeko”, esan du aurreratuz EAJ-PNV negoziaketarako prest egongo lizatekeela “azken minutura arte eserlekuan itsatsita egon behar badugu ere”.

“Euskadirentzat eta, beraz, EAJrentzat, erabat funtsezkoa da euskal hitzarmenen prebalentzia” nabarmendu du José Antonio Susok, Arabako buruak ulertezin jotzen baitu erreforman gai hori jaso nahi ez izatea “hemen guztiok,ugazaberiak eta sindikatuek, bat egiten dugulako Euskadin eredua eta egoera bestelakoak direla”.

ABBren presidenteak nabarmendu duenez“hasiera-hasieratik sindikatu negoziatzaileei, ugazaberiari eta gobernuari jakinarazi genien hitzarmenen prebalentzia erreforman jaso beharra zegoela”. “Euskadin, ugazaberiaren eta sindikatuen arteko lanbide arteko akordio bat dugu, eta edozein aurkaratzek porrot egitera eraman lezake” gogoratu du.

José Antonio Susok aurreratu duenez “gaur gaurkoz eta orain arte” ez da aldaketarik eman. “Gure proposamenari eusten diogu eta akordio batetara iristea espero dugu”, baieztatu du. “Nahiago dugu lege egitasmo gisa eztabaidatzea, baina gobernuak gure asmoaren araberako formula bat ematen badigu, hurbilago egongo gara erreforma onartzeko prest egotetik. Ez da munduko erreformarik onena, hainbat gai ezin izan direlako ukitu, baina beste gai garrantzitsu batzuk jasotzen ditu, lanpostu finkoak sortzeko egonkortasun handiagoa eragin dezaketenak, gaur egungo behin behineko kontratuen anabasaren aurrean”, nabarmendu du.

Vitoria-Gasteizen osasun larrialdien berregituratzeaz galdetuta, José Antonio Susok eredu berriari aukera bat ematea erreklamatu du. Autokritika egin ondoren “beste komunikazio bat nahiko nukeen, ziurgabetasuna eragiten duten gaiak hobeto azaltzeko”, esanez, ABBren presidenteak nabarmendu du eredu berriak ekarriko duela “larrialdien zerbitzuan prestazio kopurua nabarmen handituko dela”. “Pandemia alde batera utzita, Osasun sailetik jakinarazi dizkidaten helburuek arrazoi nahikoa ematen dute berregituraketari ekiteko”, esan du. “Aurrekoetan bezala, zerbitzua ematen denean eta egoera nabarmen hobetzen dela ikusten denean, hika-mika hau desagertuko da”, baieztatu du.

Interesatu Zaitez