Lan erreformaren testuan hitzarmen autonomikoak lehenestea jasotzeko irizpideari sendo eusten jarraitzen du EAJ-PNVk

EBBren presidente Andoni Ortuzar eta Nerea Melgosa eta Joseba Aurrekoetxea burukidea gaur goizean batzartu dira ELA, LAB eta ESK sindikatuen ordezkariekin

Lan erreformaren testuan hitzarmen autonomikoak lehenestea jasotzeko irizpideari sendo eusten jarraitzen du EAJ-PNVk 31Urtarrilak
2022
2022 UrtarrilaK 31 |
EBB

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, Andoni Ortuzar; Lan arloaren burukide arduraduna, Nerea Melgosa; eta ekonomiaren burukide arduradun Joseba Aurrekoetxea, gaur goizean sindikatuen ordezkariekin batzartu dira Sabin Etxean, lan erreformaren inguruko negoziaketen egungo egoera aztertzeko. Topaketa egin da Diputatuen Kongresuan Gobernu zentralak onartutako dekretuari buruzko irizpidea emateko hiru egun falta direla, eta bertan izan dira ELAren ordezkari gisa Pello Igeregi, Xabier Ugartemendia, LABen ordezkari gisa, eta Igor Mera, ESK sindikatuaren izenean.

Jeltzaleen ordezkariek sindikatuen ordezkariei entzun diete, eta hauek mahaigaineratu dituzte lan erreformari begira egiten dituzten aldarrikapenak. EAJ-PNVk bat egiten du eskari hauen zati nagusienarekin, baina kontuan izanik , batetik, sindikatuek,patronalak eta Gobernu Zentralak izenpetutako akordioaren edukia eta, bestetik, Europako Batasunak ezarritako baldintzak, talde jeltzalearen ordezkaritzak egoki jo du negoziaketarako esfortzu guztiak bideratzea esparru autonomikoa babestera, gaur egun lortu ahal den zerbait jotzen baitu. Hitzarmen autonomikoak estatukoen gainetik lehenestea da EAJ-PNVk publikoki “ezinbesteko” jo duen zerbait eta duela hilabete batzuetatik hona Gobernuak, sindikatuek eta patronalak ezagutzen dutena, eta lan erreformaren behin betiko testuan jasotzeak ala ez baldintzatuko du sei diputatu jeltzaleek datorren ostegunean emango duten botoa.

Interesatu Zaitez