Abeltzaintza sektoreak bizi duen “egoera latzaren berri” emango dio Euskal Taldeak Espainiako gobernuari

Senatuko EAJ-PNVk Reyes Maroto ministro andreari berriz ere erreklamatuko dio Automobilgintzako Mahaia deitzea, eta Hezkuntza ministroari galdetuko dio eskolako curriculumaz

Abeltzaintza sektoreak bizi duen “egoera latzaren berri” emango dio Euskal Taldeak Espainiako gobernuari 01Urriak
2021
2021 UrriaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Nekazaritza Batzordeko bozeramaile Juan Carlos Medinak Senatuko hurrengo Kontrol Bilkuran Gobernuari galdetuko dio nekazaritzako produktoreek gaur egun bizi duten egoerari buruz duen irizpideaz.

Sektore honek hainbatetan adierazi du bere produkzio jardueran bizi duten defizita, bai eta iraunkortasun izatera begira pairatzen dituzten zailtasunak ere. Horregatik, senatari jeltzaleak ezagutu nahi izan du exekutibo zentralak gai honetan duen irizpidea. 

Abeltzaintza sektoreko hainbat taldek proaktibo izatea erreklamatu die erakunde publikoei, beren sektoreari iraunkortasunerako irtenbidea ematera begira. Horren ondorioz, EAJ-PNVk Senatuan duen taldeak interesa agertu du `Elikadura katearen Lege´ berriak eskainiko dituen irtenbideak ezagutzeko.

Mertxe Garmendia senatariak, Industria, Merkataritza eta Turismo ministerioari berriz galdegingo dio Automobilgintzako Mahaia aurkezteko epeez. Talde honek Reyes Maroto ministro andreari iragan apirilean eginiko ahozko galderaren aurrean, ministroak erantzun zuen deialdia “hurrengo asteotan” gauzatuko zela. Horregatik, Euskal Taldeak Espainiako exekutiboari erreklamatuko dio bilera hau albait arinen dei dezala.

Amaitzeko, Rosa Peralek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministro Pilar Alegriari eskatuko dio eskola-curriculumaren garapena azter dezala komunikazioaren ikuspegitik zein eragile eta administrazio ezberdinen parte hartzearen ikuspegitik.

Interesatu Zaitez