Rentafácil arabar gehiagorengana iritsiko da, baita etxebizitza alokairuan dutenengana ere

Arabako Foru Ogasunak handitu egingo du Rentafácil jasotzen duten zergadunen kopurua hurrengo errenta kanpainan, talde horretara sartuko baitira alokairuan bizi direnak eta etxebizitza bat alokatuta dutenak ere. Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak gaur goizeko prentsaurrekoan iragarri dituen berritasunetako bat da hori. Kanpaina digitalizatzeko egindako aurrerapenen berri ere eman du ekitaldi horretan.

Rentafácil arabar gehiagorengana iritsiko da, baita etxebizitza alokairuan dutenengana ere 19Otsailak
2021
2021 OtsailaK 19 |
Arabako Foru Aldundia

PARTEKATU

Gainera, Arabako Foru Aldundiak beste urrats bat egingo du digitalizazioan, eta aitorpena aurrez egin dela eta emaitza jakinarazteko abisua bakarrik bidaliko da etxeetara; zergadun bakoitzak web orrian ikusi ahal izango du zirriborro osoa

Teknologia berriak erabiltzeko zailtasunak dituzten zergadunek telefonoz eskatu ahalko dute zirriborro osoa postaz bidaltzeko, edo onartu ahalko dute Rentafácil aitorpena

Interesatu Zaitez