EAJ-PNVk pentsioen errebalorizazioa arautzen duen legea indargabetzea babestu du, herritarren segurtasun ekonomikoa bermatzeko

Nerea Ahedoren esanetan, "gustatu ez zaigun legea da, betetzen ari ez dena eta Toledoko Itunaren gomendioetako batzuekin erabat talka egiten duena".

EAJ-PNVk pentsioen errebalorizazioa arautzen duen legea indargabetzea babestu du, herritarren segurtasun ekonomikoa bermatzeko 22Otsailak
2021
2021 OtsailaK 22 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Nerea Ahedo EAJ-PNVko senatariak gizarte-segurantzako pentsioen errebalorizazio-indizea arautzen duen legea indargabetzea babestu du, bere iritziz, gaur egun ezarritako adierazleak ez duelako bermatzen "herritarren segurtasun ekonomikoa lan-merkatua utzi behar dutenean; hori onartezina da". Ahedok gogorarazi duenez, Goi-Ganberako Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Batzordeak gaur onartu duen ekimena, Espainiako Gobernuari Gizarte Segurantzaren pentsioen iraunkortasun faktorea eta errebalorizazio indizea arautzen duen 23/2013 Legearen indargabetzea aztertzeko eskatzen diona, EAJ-PNV Taldeak askotan aurkeztu duen ekimena da.

Ildo horretan, senatari jeltzaleak EAJ-PNVren ekimenez 2018an pentsioak igotzea lortu zela aldarrikatu du, bai orokorrean bai alarguntasun-pentsioak, KPIaren arabera, hurrengo bi urteetan; horregatik, pentsioak lege honen 7. artikuluan oinarrituta legokiokeena baino handiagoak dira, eta, beraz, ekintzaz, artikulu hori ez da betetzen ari. "Gustatu ez zaigun legea da, betetzen ari ez dena eta Toledoko Itunaren zenbait gomendiorekin guztiz talka egiten duena", gaineratu du.

Interesatu Zaitez