Barandiaranek Ábalos ministroaren aurrean salatu du AHTa Bilbora eta Gasteizera sartzeko proiektuek atzerapena daramatela

Kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak Europako Parlamentuak berrikitan eman duen ebazpena azaldu du, zeinaren bidez Estatu kideei eskatu baitzaie Europa zeharkatzeko garraio sareak amaitzeko lanak bizkortzea, proiektuak epe barruan bukatzera begira

Barandiaranek Ábalos ministroaren aurrean salatu du AHTa Bilbora eta Gasteizera sartzeko proiektuek atzerapena daramatela  03Otsailak
2021
2021 OtsailaK 03 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Iñigo Barandiaranek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko diputatuak, Ábalos ministroaren aurrean salatu du Euskal Y trenbidea egiteko proiektuaren hainbat fasek atzerapena daramatela, proiektu honen erantzukizun “esklusiboa” Espainiako gobernuarena delarik, eta kezkatuta agertu da atzerapenek azpiegitura honen amaierarako ekar ditzaketen ondorioengatik, Europako Batasunak epemuga 2030ean ezarri zuelarik.

Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Barandiaranek kritikatu du Bilbora eta Gasteizera sartzeko proiektu informatiboak oraindik egin gabe daudela “eraikuntza proiektuak idazteko baldintza den arren”. “Lan biek exekuzio epe luze-luzeak dituztela kontuan izanik, zalantza handiak ditugu amaituko diren dataren inguruan”, tamaldu da.

Barandiaranek berak azaldu bezala, Gasteiz eta Bilboko sarbideetarako ingurumen inpaktuari buruzko agiri hauek, sei hilabeteko balioa dutenak, Trantsizio Ekologikoko Ministeriora bidali ziren 2019ko irailean eta 2020ko otsailean, hurrenez hurren, baina oraindik onartu gabe jarraitzen dute, eta “hori baino okerragoa dena, Garraio Ministerioak ez du azalpenik eman eta erantzukizuna inoren lepora botatzen du gai horri buruz galdetzen diogunean”.

Testuinguru honetan, Barandiaranek gogora ekarri du Europako Parlamentuak iragan abenduaren 10ean onetsitako ebazpena, zeinaren bidez Estatu kideei eskatu baitzaie oraindik exekuzio bidean dauden garraio sareetan aurreikusten diren lanak arinago egitea, ahalegin berezia mugaz gaindiko guneetan eginez, Euskadiko Y trenbidearen kasuan bezala. Diputatu jeltzalearen hitzetan, ebazpen hau “arrazoituta dago hainbat Estatutan atzerapenak egiaztatu direlako, hauen artean Espainiako estatuan, Europako Kontuen Auzitegiak bere txostenean egiaztatu duen zerbait”.

Horregatik guztiagatik, Iñigo Barandiaranek azalpenak eskatu dizkio Ministroari eta Eusko Jaurlaritzarekin adostutako akordioan jasotzen diren eta Europako Parlamentuak bere ebazpenean berretsi dituen epeak bermatzea erreklamatu dio.

Interesatu Zaitez