Aitor Estebanek 82 segundotan ebatzi du Vox-en zentsura mozioa: “EAJk ez du ergelkeria honi protagonismoa ematen lagunduko”

Euskal Taldeko bozeramaileak ultraeskuineko alderdiari txarretsi dio eztabaida hori proposatzea “pandemiaren eta ekonomian eta gizartean ematen ari den krisi erraldoiaren erdian”

Aitor Estebanek 82 segundotan ebatzi du Vox-en zentsura mozioa: “EAJk ez du ergelkeria honi protagonismoa ematen lagunduko” 21Urriak
2020
2020 UrriaK 21 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek 82 segundotan ebatzi du Vox-en zentsura mozioa, Diputatuen Kongresuak gaur eztabaidatu duena. Eta egin du “EAJk ez duelako halako ergelkeria bati protagonismoa ematen lagunduko”.

Oso labur egin nahi izan duen hitzaldian, Euskal Taldeko bozeramaileak ultraeskuineko alderdiari txarretsi dio halako eztabaida proposatu izana “pandemiaren eta krisi ekonomiko eta sozial handiaren erdian”, eta salatu duenez Vox-ek ez du ekimena aurkeztu “ezberdinen arteko elkar ulertzea bultzatzeko eta parlamentuan gehiengo bat lortzeko, baizik eta ideia txepel eta kontraesankorren nahaste-borrastea baino ez du planteatu gatazka eta gorrotoa ereiteko”, horren adibideak direlarik “gustuko ez dituzten” alderdi politikoak ilegalizatzeko asmoa, EAJ-PNV barne, edo `Francoren gobernua gaur egungo gobernua baino hobea izan zela´ adierazi izana.Ildo beretik, Estebanek salatu du Vox-ek zentsura mozio honekin bilatzen zuen eta aitortu duen helburu bakarra dela hauteskundeak deitzea “eta horrek panorama are konplikatuago jarriko luke erabakiak hartzeko prozesuak atzeratuz”.

Euskal Taldeko bozeramaileak era berean salatu du Voxek “asmo txarrez” baliatzen duela parlamentuak eskaintzen duen tresna hau, eta esan du Santiago Abascal zentsura mozio honetan dela “hautagaia ez dena”. “Hautagai bat aurkeztu dute ezabapenez, besterik ez dutelako, beste pertsonek proposamenari uko egin diotela ikusita”, baieztatu du Estebanek.

Estebanek hitz egin ondoren Abascalek irain, faltsukeria eta gezur saldoa bota dituen arren, Euskal Taldeko bozeramaileak uko egin dio erantzuna emateko daukan eskubidea baliatzeari, hasieran esan duenarekin ados, Vox-i “alferreko” zentsura mozio honetan “telebistan agertzeko denbora gehiago ez emateko”.

 

Interesatu Zaitez