Almudena Otaolak telebistako komunikazioan kultura eta hizkuntza aniztasunerako eskubidea errespetatzea eskatu du

EAJ-PNVko senatariak zerbitzu-emaileek Europako lanei eskaini beharreko estaldura eta finantzaketa ezartzen dituen Europako zuzentaraua Estatuaren zuzenbidera ekartzea eskatu du

Almudena Otaolak telebistako komunikazioan kultura eta hizkuntza aniztasunerako eskubidea errespetatzea eskatu du 20Urriak
2020
2020 UrriaK 20 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Almudena Otaolak kultura eta hizkuntza aniztasunerako eskubidea urratu dela salatu du hori arautzen duen Europako 2018ko Zuzentaraua Espainiako Estatuko barne zuzenbidean ez sartzean. Gaurko kontrol saioan, EAJ-PNVko senatariak Hirugarren Lehendakariordea Gobernuak euskal ekoizpenari eta euskaraz egiten den ekoizpenari ere onura ekarriko liokeen zuzentarau hori aldatzeko eskatu dio, Nadia Calviño horrekin ados agertu delarik.

Zehazki, Ikus-entzunezkoen Legearen 5. artikuluak ezartzen duenez, estatuko edo autonomia-erkidegoko estaldura duten telebista-komunikazioko zerbitzuen emaileek programazioaren urteko emisio-denboraren %51 gorde behar dute lan europarrentzat, eta urtero lagundu behar dute film zinematografikoen, telebistarako filmen eta telesailen, dokumentalen eta animaziozko film eta serieen ekoizpen kontinentala aldez aurretik finantzatzen, aurreko ekitaldian sorrarazitako diru-sarreren %5arekin, % 6a, publikoak direnen kasuan

"Finantzaketa eta bisibilitate iturri hori funtsezkoa da. Horri esker, 'Handia', 'Errementari', 'La Trinchera Infinita' eta beste euskal ekoizpen batzuk posible izan dira", esan du Otaolak, osasun krisiarekin are zigortuago dagoen kultur panoramaren aurrean. "Kontsumo modua aldatzeak jokoaren arauak berdinak izatea eskatzen du", eskatu dio Eraldaketa Digitaleko ministroari, telebistako komunikazio zerbitzua eta ikus-entzunezko plataformak eskaintzen dituztenentzat baldintza desberdineko lehia den egoera bati erreferentzia eginez. "Telebista publikoek ez dute desabantaila handiagoan egon behar, baliabide publikoen finantzaketa handia dute eta Espainiako Gobernuaren ardura da transposizio falta horrek dakarren desabantaila lehiakorra ez areagotzea.

Interesatu Zaitez