EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak presoak euren ingurukoekin komunikatu ahal izateko bitartekoak berma ditzala eskatu dio Gobernuari

Almudena Otaolak azpimarratu du gabezia hori ez dela egoeraren araberakoa, eta COVID-19aren eraginez bisitak bertan behera uzteak agerian utzi duela.

EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak presoak euren ingurukoekin komunikatu ahal izateko bitartekoak berma ditzala eskatu dio Gobernuari 01Urriak
2020
2020 UrriaK 01 |
Senatua

PARTEKATU

Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeak ahalbidetu du Senatuak Gobernu zentralari eskatzea espetxeei beharrezko komunikabide guztiak emateko eta modernizatzeko, presoek beren ingurune pertsonalarekiko komunikazioa bermatuta izan dezaten.

Almudena Otaolak egindako ekarpenak Talde Sozialistak aurkeztutako mozioaren edukia hobetzen du, Covid-19ko pandemiak espetxe-sisteman duen eragina murrizteko neurriak jasotzen baitzituen. Nolanahi ere, senatari jeltzaleak azpimarratu du gabezia hori ez dela egoeraren araberakoa, eta osasun krisiaren ondorioz bisitak bertan behera uzteak agerian utzi duela. "Bideo-deiak egiteko gailu elektronikoen eskasiari gehitu behar zaio askok ez dutela ahalmen ekonomikorik deiak egiteko telefono-txartelak eskuratzeko, eta, ondorioz, askatasun-gabetzea bidegabeki larriagotzen da".

Beste behin ere, Otaolak giza baliabideen eta baliabide materialen transferentzia eskatu du, Eusko Jaurlaritzari Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuan jasotako espetxe-erakundeen eskumenaren gauzatze praktikoa gauzatu ahal izateko.

Interesatu Zaitez