Elgoibarko EAJ-PNVk igande hontan Ziardamendira joateko gonbitea luzatzen die elgoibartarrei

Euskadi defendatzeagatik, 1936ko irailak 25an Zirardamendiko (Aiastia – San Miguel) maldetan bizia eman zuten gudari gazteengatik hain zuzen, Arana Goiri batailoiko beste kideek agintza eta hitz eman zuten ez zituztela ahaztuko bertan sendotutako gudariak.

Elgoibarko EAJ-PNVk igande hontan Ziardamendira joateko gonbitea luzatzen die elgoibartarrei 19Irailak
2020
2020 IrailaK 19 |
ELGOIBAR

PARTEKATU

Horrela izanik, Jose Mari Otxoa de Txintxertuk eta Josetxu Landak, 1952. urtean, Zirardamendin muinotxo sinboliko bat eraiki zuten, bertan gurutze txiki bezain indartsu, sendo eta asmo zintzoz eraikitako bat kokatuz. 

Urtez urte Zirardamendiko auzokide izan zen Bitorio Agotek zaindu eta artatu zuen Zirardamendiko gurutzea.

Ez direlako ahaztuak izango, Jose Mari Otxoa de Txintxertu, Josetxu Landa eta Bitorio Agoteren testigantza jaso zuen Elgoibarko Udalak 2014ko irailak 21ean.

Eta horrela izanik, Elgoibarko EAJ-PNVk gonbitea luzatzen die Elgoibartarrei igande hontan, irailaren 20an, bertara gerturatzeko. Ez ditugulako ahaztuko.

Egoera medio, aurtengoan ez denez talde ekitaldi deialdirik egingo eta goizean zehar mendi irteera aproposa izan daitekelakoan, gonbite honen bitartez aste bukaera honen zehar bertara gerturatzeko proposatzera gatoz.   

Bide batez, esker onak adierazi nahi diegu Zirardamendiingurua egokitu duten EAJ-PNVko alderdikideei.

Gertura gaitezen asmo zintzoz, ez ditugulako ahaztuko Euskadirengatik beraien bizia eman zuten gudari haiek

Interesatu Zaitez