Jesús Lekerikabeaskoak Jon Andoni Atutxaren lekukoa hartu du Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskal Abertzaleak taldearen bozeramaile gisa

Aldaketa egin da Atutxa legebiltzarkide bihurtu delako iragan uztailean Eusko Legebiltzarrerako egin ziren hauteskundeen ondorioz

Jesús Lekerikabeaskoak Jon Andoni Atutxaren lekukoa hartu du Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskal Abertzaleak taldearen bozeramaile gisa 17Abuztuak
2020
2020 AbuztuaK 17 |
Bizkaia BBNN

PARTEKATU

Jesús Lekerikabeaskoa Arrillaga izango da, hemendik aurrera, Euzko Abertzaleak taldeak Bizkaiko Batzar Nagusietan izango duen bozeramailea, orain arteko ordezkari izan den Jon Andoni Atutxa legebiltzarkide bihurtu delako iragan uztailean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorioz.

Atutxaren azken osokoa uztailaren 15ean egin zen, eta egun berean taldeko batzarkideei eta oposizioko kideei egin zien agurra “agur, betira arte” esanez. Atutxa 2003an bihurtu zen batzarkide eta orain EAJ-PNVren legebiltzar taldeko kidea izango da uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako egin ziren hauteskundeen ondorioz.

Interesatu Zaitez