Itxaso Atutxak espero du irailean bertan berriro helduko zaiola eskuduntzen transferentziari buruzko negoziaketari

Pandemiak aurreko egutegiak “hankaz gora” jarri dituen arren, Atutxak baieztatu du Jaurlaritza berriak lortuko duela bilera egitea eta Gernikako Estatutua betetzeko beharko diren lanei berriz ere ekitea

Itxaso Atutxak espero du irailean bertan berriro helduko zaiola eskuduntzen transferentziari buruzko negoziaketari 10Irailak
2020
2020 IrailaK 10 |
BBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, espero du irailean bertan Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko gobernuaren arteko Eskuduntzen Batzorde Mistoaren baitan Gernikako Estatutua betetzeko negoziaketari berriro ekitea.

Bizkaia Irratiari telefonoz eskainitako elkarrizketan gogora ekarri duenez “urrats garrantzitsua” izan zen bete gabe geratzen diren transferentziak gauzatzeko egutegia gobernu biek uda aurretik adostea,eta Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak erakutsi duen “jarrera positiboa” txalotu du, atzo bertan esan baitzuen “ez dela gehiegi berandutuko egun zehatz bat ematea aurretik ezarri den kronograma “eguneratzeko eta bultzada berri bat emateko”. “Egia da beste garai batzuk direla, pandemiak hankaz gora jarri dituelako egutegi eta planifikazio guztiak, baina uste dut Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko gobernuak lortuko dutela batzarra egitea eta hile honetan dena martxan jartzea” esan du, eta gogora ekarri duenez Gernikako Estatutua da “estatu osoan berriztatu ez den bakarra, eta 40 urte igaro diren arren oraindik osatu gabe dagoena”.

Atutxak era berean balioetsi du Urkullu Lehendakaria prest dagoela elkarlanean aritzeko eta auzolana egiteko. Bizkaiko jeltzaleen buruaren esanetan “Lehendakariari azken zortzi urteotan entzun diogun zerbait da, Legebiltzarrean zein bestelako jardueretan”, eta horregatik harri eta lur agertu da Maddalen Iriartek berrikitan egin dituen adierazpenekin “harrituta” agertu zelako Urkullu Lehendakariak elkarrizketarako deia egin zuelako. BBBko buruaren esanetan Urkulluk “argi baino argiago ezarri zuen bere proposamenean, lehenengo eta behin, programa bat zegoela eta, bigarrenez, eskaintza bat egiten zela Herri honek egin beharreko atazei denon artean heltzeko”. “Auzolana egiteko eskaintza beti egon da Lehendakariaren ahoan eta, beste behin ere, Jaurlaritza berria baldintza horrekin eratu da”.

Interesatu Zaitez