EAJ-PNVren eta PSE-EEren negoziaketa-batzordeek hasiera bateko programa-akordioa adostu dute koalizio gobernua osatzera begira

Akordioaren ardatz nagusiak dira ekonomia eta enpleguaren sorrera suspertzea, zerbitzu publikoen eta gizarte publikoen defentsan oinarrituta eta autogobernu zabalago eta hobea lortzea xede

EAJ-PNVren eta PSE-EEren negoziaketa-batzordeek hasiera bateko programa-akordioa adostu dute koalizio gobernua osatzera begira 27Abuztuak
2020
2020 AbuztuaK 27 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren eta PSE-EEren negoziaketa-batzordeek, azken ordu hauetan, gobernu programarako hasiera bateko akordioa adostu dute Iñigo Urkullu Renteria buru izango duen Eusko Jaurlaritza osatzera begira. Jaurlaritzaren ardatz nagusiak izango dira ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea zerbitzu publikoen eta gizarte politiken defentsan oinarri hartuta eta autogobernu zabalago eta hobea lortzera begira. Alderdi biek hasiera bateko akordio hori beren barne organoetara eramango dute, berrets dezaten.

EAJ-PNVri dagokionez, Euzkadi Buru Batzarrak gaur bertan goitik behera aztertuko du negoziaketa batzordeek idatzi duten azken agiria. EAJren exekutibak gaurko bileran agiria ontzat jotzen badu, EAJ-PNVren Aberri Batzarrak datorren astelehenean, abuztuak 31, egingo duen bileran aztertuko du, barne organo horri baitagokio akordioari balioa ematea.

Interesatu Zaitez