Mahastizaintza eta ardogintza sektoreko BJDetan Eskualdeko Batzorde Arautzaileak sortzea proposatu du Euskal Taldeak

EAJ-PNVk Kongresura eraman du Arabako Errioxak behin eta berriz egin duen eskaria, BJDen Eskualde-guneen kudeaketarako egitura juridikoa sortzera begira, entitate hauek arinagoak eta eraginkorragoak izan daitezen eta babestu beharreko gune horien beharretara hurbilago egongo den eredua bideratuz

Mahastizaintza eta ardogintza sektoreko BJDetan Eskualdeko Batzorde Arautzaileak sortzea proposatu du Euskal Taldeak 17Uztailak
2020
2020 UztailaK 17 |
Kongresua

PARTEKATU

Mahastizaintza-ardogintza sektorearen autonomia-erkidegoaz gaindiko gaur egungo BJD-Babestutako Jatorri Deituretako batzuek gaur egun Eskualde edo unitate geografiko txikiagoak aurreikusten dituzte, baina horrek ez du ondorio juridikorik ekarri Eskualdea kudeatzeko organoetarako. Hori da Euskal Taldearen proposamenaren xede nagusia: indarrean dagoen araudian jasotzea Europako Batasunaren zuzenbideak Eskualde edo unitate geografikoak kudeatzeko entitateak sortzeko eskaintzen dituen aukerak, gune hauei egitura juridikoa eta antolaketa egokia eskainiz.

Hartara, eta EAJ-PNVk aurkeztu duen Lege Proposamenaren arabera, organo hauek beren gain hartuko dituzte kudeaketa lan hori aurrera eramateko bideratu behar diren eginkizunak, BJDen baldintza, helburu eta xede berberekin, baina esparru geografiko txikiago batekin.

Arintasun,eraginkortasun eta hurbiltasun helburuak lortzera begira proposatzen da,beraz, Eskualde geografikoetako Kontseilu Arautzaileak sortzea, baina Babestutako Jatorri Deituratik irten gabe eta Kontseilu Arautzaile berean jarraituz.

“Proposamen honen bidez Eskualde geografikoko jatorri deitura kudeatzeko entitateei ematen zaizkie entitate horiei dagozkien eskuduntza propioak: eskuduntza horiek Eskualde zehatz horretan ez ditu BJDren Kontseilu Arautzaileak baliatuko,baizik eta izaera juridiko propioa izango duen entitateak, aldi berean BJDren Kontseilu Arautzailearekin koordinatuko denak, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko aukera emanez,bere kasuan, Eskualdeko Kontseilu Arautzailearen kudeatze-erabakiak BJDren unitatera bideratzeko”, adierazten da Lege Proposamenaren zioen azalpenean.

Halaber, ekimenak aurreikusten duenez “Eskualdeko Kontseilu Arautzaileak sortzeak ez du aldatuko dagokien BJDen Kontseilu Arautzaileen osaera bera”.
Edozein kasutan eta, aurkeztutako aldarazpenarekin ados, Eskualdeko Kontseilu Arautzailea eratu ahal izango da dagokion Eskualdean BJDan inskribatuta dauden operatzaileen %60ak edo gehiagok hala eskatzen dutenean.

Halaber, bigarren tokian, Euskal Taldearen ekimenak proposatzen du “autonomia-erkidegoaz gaindiko lurralde-eremuko BJDak kontrolatzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko administrazio-ahalmenak baliatzeko esparrua aldatzea, autonomia-erkidego bakoitzaren lurraldean kokatutako lursail eta instalazioei dagokienez”. Hartara eta autonomia-erkidegoaz gaindiko Parke Nazionalen eredua jarraituz, Autonomia Erkidegoek kontrolatzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko eskuduntzak baliatuko dituzte lursail eta instalazioetan, eta beren lurralde esparruak ondoen kudeatzeko egoki jotzen dituzten lankidetza-tresnak ezarri ahal izango dituzte.

Interesatu Zaitez